« Nolako hiriak halako pertsonak | Amesgaiztoko titulua »
Zu bezain ahul / Karmele Jaio / Elkar, 2007
Zu bezain ahul M. Egimendi / Aizu!, 2007-12
Ipuingintzara itzuli da Karmele Jaio hamabost istorio biltzen dituen liburu honekin. Kontakizun zuzenen bitartez, pertsonen ahuleziak nabarmentzen ditu idazleak, bizitzan oro har eta bereziki amodioan. Euren ahuleziak agerian uzten dituzten pertsonaiak dira ipuinotako protagonistak kasu guztietan.
Horrelakoa da bizitza, baina ez beti. Guztiok ditugu arazoak, baina ipuinotako pertsonaiek komunean duten ezaugarria arazo horien aurrean hartzen duten jarrera da, askotan aurre egiteko inolako asmorik gabe, zer gertatuko zain. Are gehiago, kasu batzuetan argi eta garbi egiten diete ihes arazoei, ez diote ematen euren buruari inolako aukerarik, ezta zoriontsu izatekoa ere.
Liburuak irakurlea garai ezkor samarrean harrapatzen badu, honek kontsolamendu txiki bat izan dezake, bera baino ahulago dabiltzanak (fikzioan behintzat) badirela pentsatuta, baina ez da komeni ahaztea askoren ahulezia inozoen kontsolamendua dela…
Gustura irakurtzen diren kontakizunak dira, idazleak irudi polit asko ere erabiltzen baititu. Honakoa, adibidez: “Boligrafo urdin, beltz eta gorri bana izaten ditu plastikozko edalontzi batean sartuta, beti buruz behera jarrita, eta hauekin batera arkatza, ondo zorroztuta eta buruz gora, etxea zaintzen duen txakurra bezalaxe, lapurraren eskuan hozka egiteko prest”.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui