kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Inon izatekotan / Juan Luis Zabala / Susa, 2006

Paper muturretan jasoak Joxe Irigoyen / Deia, 2007-10-30

Hala irudikatzen dut Juan Luis Zabala líburu honetako piezak idazten, paper mutur bat, taberna bat akaso, parke bateko aulkia, belaze bat, ideia bat… larrialdi bat, premia bat: paper mutur bat, mesedez… Eta boligrafoa…? “Ez dago apaltasunik. Beldurra da”. Umorea, edo ezpain okerdura indefinitua saltoka dabil pieza batetik bestera, batzuetan jauzi handietan, laburretan beste zenbaitetan, malenkonia ukituarekin, irakurlearengan arin sartu eta barruan erraz zabaltzen diren pentsamendu printzekin… “Bururatzen zaidanaz besterik ez dakit nik pentsatzen. Emadazue gai bat eta tontoa naiz”.

Sikilisaltsa ederra osatu du Juan Luisek. Gustura eramaten zaitu piezatik piezara, salto eta jauzi. Mokoka irakurtzera gonbidatzen zaitu, eta saltoka ibiltzera tentatzen etengabe. Mokoarekin jokatzen duela uste dut, batzuetan moko alaia, segidan moko okerra, hurrena melankoliko, pentsalari, ameslari…

Orain dela hogei urte hasi omen zen ohar hauek idazten. Eguneroko baten egitura du liburuak, iritziak agertzen dira… nahiz eta denok bat gatozen kontu horretan Juan Luisekin, “iritzi bat botatzen duena galduta dagoela”; uneko sentsazioak jasotzen dira, edo une askotan izaten direnak, “Erlijio bakarra dut edo ideologia, berdin dio: hurbiltasuna. Baina, hala ere, a zer beldurra larregizko hurbiltasua! A zer distantzia premia maitasunaren mehatxuaren aurrean! A zer babesa, a zer erosotasuna, a zer konforta… urruntasuna!”. Eta bai ondo landuta eman ere koktel guztia. Poemak, pasadizo mentalak, gogoeta sakonak, irrimarrak ateratzen dituzten ateraldi engainagarriak, ípuínak labur itxuran (ez baita beti erraza ipuinak zentimetro koadroka neurtzea, edo orrika. “Ikararaino izutuko gintuzke esnatzerakoan dinosauroa falta dela jabetzeak”.

Eta hori guztia idazle ofizioaren talaiatik “literaturaren erlijioari diodan fede xelebre hau galduko banu, libreago nintzateke… askatasun horrekiko lilurak harrapatu egiten nau. Baina beldur handia diot hainbesteko askatasunari”. Baina ez hori bakarrik, Juan Luisek harrapatu egiten gaitu, estimatzen diogu mikaztasuna, arindu egiten gaitu eta: “Inoiz amaitzen ez den jakin-min madarikatu hau! Etxean goxo, goxo egon besterik ez eta!”. Plazer bat, Juan Luis!

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak