« Paper muturretan jasoak | Oroimenaz »
SPrako tranbia / Unai Elorriaga / Elkar, 2001
SPrako tranbia M. Egimendi / Aizu!, 2007-11
SPrako tranbia ez da liburu argitaratu berria, 2002an irabazi zuen Unai Elorriagak Espainiako Sari Nazionala nobela honi esker. Baina duela gutxi albiste bihurtu da berriro ere, liburuaren egokitzapena egin dutelako Hector Alterio aktore argentinarra protagonista izango duen film baterako. Ohi denez, filmak liburua irakurtzera edo berrirakurtzera bultzatuko du jende asko, eta merezi du.
Oso gustura irakurtzen da, istorio samurra da, tarteka irribarrea eragiten duena, nahiz eta gaia berez oso alaia izan ez. Burua galtzen hasitako 93 urteko agure baten istorioak erraz jo zezakeen dramarantz, baina Elorriagak dramatismoa ezabatu du Lucas protagonistaren bizitzatik, arreba umoretsuari eta etxean sartzen zaien musikari gazteari esker.
Kontakizuna saltoka dabil orainaldiaren eta iraganaren artean, Lucasen burua bezala. Baina liburuaren egiturak berak laguntzen du bereizten zein garaitan gabiltzan. Istorioa hirugarren pertsonan eta iraganean kontatzen da, eta pertsonaien hausnarketak, berriz, lehen pertsonan eta orainaldian, forma bereziak hartuta: Lucasek ariketa moduan idazten du, burua ez galtzeko; arreba Mariak betidanik buruan izan duen ipuina idazten du; Marcos gazteak eta haren lagun Romak ez dute buruan dutena idazten, baina badakigu zer pentsatzen duten; Matiasenak gutunak dira…
Finean, filma estreinatu aurretik irakurtzea edo berrirakurtzea merezi duen nobela.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez