kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Dakiguna ikasten / Patziku Perurena / Alberdania, 2007

Oroimenaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-11-02

Liburua eskuetan hartu eta esaldi honekin egin dut topo. “Ezinezloa da badakigula uste duguna ikasten hastea”. Ez dago gaizki esaldia, korapilotsua bada ere. Epiktetorena da, klasikoen artean klasikoa beraz. Esaldiak berak adieraz lezake zertan den daki guna ikastea. Epiktetorentzat ezinezkoa dena, alegia badakigula uste duguna ikasten hastea, beste batzuentzat, hain zuzen, ikas daitekeena da, eta ikasi beharrekoa. Paradoxa dirudi, eta paradoxaren mundukoa da. Irakur ditzagun Perurenaren hitzak: “Zergatik bilatzen ote dugu, gau eta egun, barren eta kanpo, zinetan eta ametsetan, maitemindurik gauzkan zera hori? Gure bihotzak aurkitua ez balu, bílatuko al genuke inon inoiz”. Pentsatzera garamatzaten hitzak dira.

Barnean daukaguna ez dugu beti kanpora ateratzen, ez baitakigu barnean dugunik. Batzuetan ere ez dugu kanpoan duguna erakusten, lotsagatik edo ez jakinagatik. Gezurra dirudi, baina batzuetan kanpoan dagoena ikusten zailagoa da barnean dena baino. Ikus besterik ez E.A. Poeren Gutun ostua izena duen ipuina. Zaila da, dena déla, barrean daukaguna eta barnean dugula ez dakiguna ateratzea. Baina kultura, askotan, hori baino ez da, barnetik kanpora barreiatzea, kanpotik barnera sartzea bainoago. Ekar dezagun Platon gogora. Emagin arteak erabiltzen zituen egia ateratzeko. Pentsatzen baitzuen egia barnean gorderik zegoela, eta galde-erantzunen bidez kanpora zitekeela, izerdia eta zorra kanporatzen diren bezala. Jakina; askotan, barnean ez dagoena ere atera daiteke kanpora, egia barik, egiatzat hartuz.

Interesgarria iruditzen zait gaia. Literatura, azken finean, barnetik kanporako joera eta nahia baita; barnean dagoena kanpora azaltzen da eta han zabaltzen, gauza onak, igaliak eta opariak, zabaltzen diren bezala. Baina horretarako jakin behar zer dagoen barnean. Oroimena lagungarri zaigu, eta uste dut Patziku Perurenaren liburu honetan oroimenak bere tokia eta bere neurriak hartuak dituela. Gizakia oroimen hutsa da. Animaliengandik bereizten bagara, haiek ez dutelako ez oroimenik ez oroiminik da. Gu, ordea, oroimen huts gara. Oroimen huts garen neurrian gogora ekar dezakegu dakiguna, askotan dakigula ere ez jakinik.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak