kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Komatxo artean 2. mahai-inguruak / Mikel Asurmendi / Utriusque Vasconiae, 2007

Mahai baten inguruan Jon Kortazar / El País, 2007-11-05

Komatxo artean 1. Elkarrizketa literarioak 2000-2006 liburua argitara eman ondoren Mikel Asurmendik bigarren alea eman digu, Komatxo artean 2. mahai-inguruak 2002-2006. Euskal Idazleen Elkarteak bultzaturiko ekimena zela Komatxo artean euskal literaturari buruzko irratsaioa. Emanaldiaren ondoren Asurmendik Argia astekarian argitaratzen zituen eta argitaraturiko mahai-inguruen hautapena agertzen da liburuan.

Hamaika mahai inguru aurkezten ditu, hurrenkera kronologikoa jarraituz eta izenburuan aipatzen diren urteen buruan agertuak. Jarraitzen du kazetariak bere senarekin eta gaurkotasunak aginduriko zenbait gai jorratzen dira. Adibidez, Literatura eta kazetaritza deiturikoa 2002ko urrian antolaturiko jardunaldi batzuen kariaz idatzia.

Liburuan aukeraturiko bideaz hiru zertzelada aipatu nahi nituzke. Lehena ahotsena da: ez dira hemen idazleak soilik bildu, baizik eta irakasleak, editoreak, kazetariak, hain zuzen ere sistema literarioaren barnean ari diren beste instantzia batzuen ahotsak.

Bigarrena, liburuaren nondik norakoa kontuan hartzen bada, ikuspegi zabalarekin aritu dela egilea, literatur sistemaren barnean diren alde desberdinak hartu baititu kontuan: irakurlea adibidez: Nork irakurtzen ditu euskarazko liburuak? atalean. Irakurlea, marrazkilaria, editorea… sistemaren alde oso desberdinak hartu dira kontutan, ahaztu ez diren bezala euskal literatura klasikoak izan ditzakeen arazoak. Poesia eta antzertiaren geroaz hausnarketa mamitsuak eskaini dira bilduman. Ez da polemikarik falta izan, Orixez aritzerakoan adibidez. Literatur sistema baten definizio bila gabiltzanontzat datu asko ematen dizkigu.

Hirugarrena, egunerokotasunak agintzen badu ere (Literatur belaunaldien arteko harremanaz garaiko eztabaidaren berri ematen da, edo, aipatu bezala, literatura eta kazetaritzaren arteko jardunaldiak), liburuak mantentzen du ikuspegi jasoa eta literatur sistemaren historian nagusitasuna har dezaketen gaiak jorratu dira.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak