« Xabier Leteren oihartzunak | Giza-gatazkak, gerra-garaian »
Arkitektoa / Txema Garcia-Viana / BBK-Euskaltzaindia, 2007
Saski-naskia Javier Rojo / El Correo, 2007-10-03
Txema Garcia-Viana nobela historikoa idazteko tentazioan erori da “Arkitektoa” izeneko liburuarekin. XIII mendean kokatuta dago argumentua. Donostian hain zuzen, idazleak planteatzen duen moduan aldaketa eta konflikto garaian, hirian euskaldunak alde batetik eta gaztelauak bestaldetik harremana orekatsuak lortu ezinik dabiltzalarik, Gipuzkoa Nafarroaren eraginpean egotetik Gaztelaren eraginpera pasatua baita. Testuinguru honetan Gonzalo de Motilla izeneko pertsonaiak hartzen du bere gain istorioa kontatzeko ardura. Pertsonaia hau arkitektoa da eta Donostiara dator eliza bat eraikitzeko asmoz, eta lehenengo pertsonan kontatuko du zer gertatu zitzaion hirian. Nobelan denetarik aurkitzen dugu: fraide konspiratzaileak, izurriteak jotako itsasontzi misteriotsuak, heriotza bati buruzko ikerketa poliziakoa, matxinadak… Hainbeste osagai edukita, argumentua ezusterik ezuste ibiltzen da, ezuste gehienek funts handirik ez dutelarik. Izan ere, idazlea nobelan gauza gehiegi sartzen saiatu da eta arazoak izan ditu hainbeste osagairen artean argumentuaren koherentzia gordetzeko, dena eduki nahirik azkenean istorioa topikoen saski-naski korapilatsua besterik ez baita.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi