kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bi anai / Bernardo Atxaga / Erein, 1985

Bi anai Antonia Ormaetxea / Susa, 1985-07

Bernardo Atxagak berak Bilbon egindako bere azken liburu honen aurkezpenean esan zuenez estilo propio baten jabe bilakatzea da edozein idazleren arazo nagusia, narratibagintzan zailagoa omen delarik prozesu hori burutzea poesigintzan baino. Zinez esan dezakegu estilo propioaren bila dabilela Bernardo eta berau da, ene ustez, nabarien agertzen den alderdia “Bi anai” azken lan honetan, prosa erabat Bernardotarra baita, “tar” atzizkia berak Gandiagari erantsi zion era berean neuk orain berari eranstea zilegi bazait.

Bernardoren prosa dentsoa eta poetikoa da liburu honen kasuan besteenetan baino areago. Azterketa sakonen baten zain geratzen naizelarik, dentsitatea esaldien luzerak ematen dio lanari esatera ausartzen naiz; esaldi konposatuak, txertakuntzaz josiak, oso trinkoak. Testuaren irakurketa geldoa eskatzen dutenak, era honetaz irakurlearen erritmoa egokitu egiten zaiolarik narratzen denaren “tempo”ari. Nik neuk, naiz eta laburra izan, bi zatitan irakurri behar izan nuen, hain zen dentsoa testua.

Prosa honek poetikoa ematen du sarritan. Ene ustez, poesigintzan erabili ohi den zenbait elementuren erabilerak ematen dio poetikotasuna testuari, hala nola eta baten bat aipatzearren, sinboloenak, ezen esan beharra baitago nobela sinbolikoa dugula berau; “mintzoa” delako horretan adibidez, zientifikoki definitzea hain zaila den bizidunon barnean gertatzen den —gizakiongan zein piztiengan— indar itsua, erosoa edo iritzi izan ziona. Denok dugu mintzoa aditzen, denok gaitu bizitzak sare bakarren elkarri lotzen.

Anai nagusiak aitak agindutakoari makurtu behar du bere burua, makurtze hori baitu berezko lege haustezin anaia horrek berorrek “ikasitako” munduan; anaia txikiak, ostera, haragiaren ikaraz aditutakoa hain itsuki aditu ondoren, zelan uko egin adimenaren harunzko eremuetatik datorkion indar menperaezinaren aginduari?

Xakean legez —Bernardoren irudia erabiliz— lege ezagun eta mugatu batzuen barruan mugitzen garelarik, behin mugimendu bat eginez gero piezaren batekin, mugimendu horrek berorrek patu bat markatuko dio jokalariari, bizitza bera den joko-taula honetan, azkenean, tragedia maiz gertaraziz.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak