« Hitz antzuen azokan | “Ni ez naiz hemengoa” »
Longa kapa beltza / Joxean Agirre / Haranburu editor, 1984
Longa kapa beltza Iñaki Camino / Argia, 1985-06-16
Lau ipuin argitaratu ditu Joxean Agirrek, honelako zerbait egiten duen aurreneko aldia dela aitortuz. Aski adierazgarri da idazle batek bere lehen literatur liburuan halako zerbait egitea. Aitortzen duena hauxe da: ipuin hauek ariketa gisa eginak dituela, hastapenetako lehen zirriborroak. Eta are gehiago, ipuin bakoitzak aitajaun zein duen ere aitortzen du, honela, “Longa kapa beltza” deritzanak, ba omen du zorrik Joycerekin, “Pentsatzen dut” izenekoak M. Frischekin, eta “Zure ezpainen o obalatua i izkutua” eta “Azken finean ez dakit”ek Saizarbitoriarekin.
Ipuinak antzeko xamarrak dira elkarren artean, egituraren aldetik nahiz gaiarenetik. Denetan ageri dira bizitzako une garrantzitsu zenbaitek utzitako aztarnak, oroitzapenaren bidez aideraziak, momentu horretako kontaeran tartekatuak, gertaerak erabat nahasiz, kontaerako pasarte guztiei garrantzi bera emanez, erritmo lasaian gogorapenak, frakasuak, tabernazuloetako pasadizuak, goizeroko alu ferekatzeak eta gazte denborako haurren sexu esperientziak aditzera emanez. Maitasunezko harremanak ditugu nagusi, beren ongaitzak aurrean direla. Esatekoa da gainera Agirreren hizkera adierazgarria eta indar handia daukana dela.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro