kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Hitz antzuen azokan / Gema Lasarte / Susa, 1985

Hitz antzuen azokan Iñaki Camino / Argia, 1985-06-02

54 bat poema dira Gemak liburuan agerrerazi dituenak.

Aurreneko momentutik igertzen diogu bere asmoari; erabiliaren erabiliaz eta gezurraren gezur konbentzional faltsuaz indar adierazgarriz hustu eta antzutasunez bete diren hitzak erauzi egin nahi ditu bere baratzetik. Lan hau egiterakoan kritikaz baliatuko da maiz. Kritika kutsuko poemetan aurkitu ditugu beren gehiegizko zuzentasuna dela medio, poema antza gutxi dutenak, zuzenegi eta errazegi litezkeenak. Azaldu beharrekoa bidenabar, Gemaren poesia ez dela inondik ere iradokitzen duena, gauzak argi eta garbi uzten dituena baino, eta hara bere dohaietan bat: ez da inola ere poesia zaila, hau da, ez duela sakoneko bigarren irakurketa edo interpretaziorako beharrik. Poesia zehatz eta zuzen hau idazten duena irudimen handiko, oso handiko esango nuke nik, norbait dela ez dago ukatzerik, asmatzen dituen marko poetikoak benetan ezin pentsatuzkoak baitira, topikoetatik urrun, aberatsak eta ederrak. Ez dago inolako beldurrik inor Gemaren poesiaz gozatu gabe geratzeko, errekurtso nabarmenekoa baitugu bera, hitz batez esateko, olerkaria dugu liburuaren egilea, benetakoa.

Ez da formalistegia, gauzak beren zuzenean adieraztea du gustokoen. Nik, egia esateko, moralaz, errepresioaz eta antzeko erreibindikazioez diharduten poemak aurkitu ditut balio handirik gabeak, beste guztiak, eta gehienak dira, oso poetikoak eta irudimen aldetik aberatsak topatu ditut. Pena merezi duen liburua dugu.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak