kritiken hemeroteka

8.698 kritika

« | »

Izuaren aurpegia / Dario Fo (Xabier Mendiguren) / Antzerti, 1984

Izuaren aurpegia Mikel Antza / Susa, 1986-07

Dario Fo antzerkigile eta antzezlea mundu osoan ezaguna da. Duela ez askodanik hona Euskal Herrian ere bere antzezlanen muntaiak ikusteko aukera izan dugu, bai gazteleraz (“Muerte accidental de un anarquista”) eta bai euskaraz (“Pistolaren begi zuri-beltzak”). Antzerki lan hau ere, gazteleraz eta Madrileko talde batek antzeztua ikusteko aukerarik izan da Euskal Herrian. Eta aurten Dario Fo bera izan zen Bilbon bere “Misterio Buffo” antzezten. Beraz, gutxi asko, antzerkizaleek ezagutzen dute Fo eta bere lana. Gai politikoak eta sozialak tratatu ohi ditu bere antzezlanetan, eta horien gainean erreflexio egiten du (Bilbon antzeztu zen “Pareja abierta (casi de par en par)” bere azken lanean bezala, bikoteari buruz diharduelarik). Erreflexio horretan umoreak jokatzen duen papera oinarrizkoa da. Fo-k gai serioak barrearen bidez tratatzen baititu, baina desdramatizazio horren helburua arestian aipatutako erreflexioa da. “Clacson, trombette e pernacchi” (“Izuaren aurpegia” Xabier Mendigurenek euskaratua) honetan Aldo Mororen bahiketa eta ondorengo heriotza ez daude oso urrun. Fo-k hain maite dituen bikoizketa horien bitartez nahasketa sortzen du bahitua izan behar zuen industriagizon eta bere langile baten artean, obra guztian zehar mantentzen duelarik nahaspila hori, bide batez, estatuaren eta bere indarren jokatzeko moldea bistan utziz. Gaia, dena dela, irristakorra, eta Carla Matteinik egindako hitzaurrean ematen da Italian obra honek sortu zuen iskanbilaren berri, espektro politikoaren aldetik jasandako kritika parlamentuan eginiko debate batetara iritsi baitzen. Pena da Matteinik hitz aurrean aipatzen duen Fo-k lan honetarako eginiko hitzaurrea argitalpen honetan ez agertzea; bertan adierazten baitzituen Fo-k bere gogoeta eta zalantzak terrorismoaren gaia tratatzerakoan.

Azken kritikak

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Beste urte batez
Samira Azzam

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia

Aiora Sampedro

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak