« Egiaren egarriz | Espaloian dago munduaren xilkoa »
Narrazioak / Joseba Sarrionandia / Elkar, 1983
Narrazioak Edorta Jimenez / Susa, 1989-06
Lar oker ez banago behintzat, Punto y Horak argitaratu zuen Josebaren “Enperadore eroa” ipuin hura. Iurretakoaren prosarekin nire lehen hartuemona izan zen. Hantxe ageri ziren beraren prosaren ezaugarri nagusiak, gero argitaratuko zen “Narrazioak” honek berretsi egingo zituenak. Ezaugarri guztiok aipatu gura barik ere, baten batzuk esateko moduan nago. Bat eta behin, metaliteratura egiten duela, hots, beste inoren testu, egoera, pertsonaia zein beste edozer hartzen duela, gero berak bere erara moldatzeko. Horrelaxe sortzen da “Ginebra erregina erbestean” izenekoa, esate baterako.
Bi eta birritan, poesiari ei dagokion hizkeratik —lexiko zehatz hautatua, irudi ugaritasuna, hitz-kateaketari darion doinua, e.a.— oso hurre dagoela prosa hau. Hiru eta azkena, denbora eta lekua, beste bi ezaugarriekin zorretan egonik, legendakoak direla, hau da, ez-denbora eta ez-lekua direla, egileak birsortuak eta historiatik —kronologiatik— lekoratuak baitira.
Mundu ederrak eraikitzen laguntzekoa da hizkera hori (sirenak, marinel zaharra —hurrengo bateko titulua du hemengo ipuinetariko batek ere— geltoki desertuak, printzesak, e.a.), bai, egunekotik nahikoa urrun dagoen heinean. Ukan ere dituen mugak, alabaina, argiak dira. Ez du sekuentzi luzerik eman ahal prosa horrek, ez baitu errealitate ez-denboralak eta ez-historikoak —poetizatuak— besterik eraikitzeko balio. Hala bada, Sarrionandiak —eta Atxagak berak ere, zeinek epilogoko atzehitzak sinatzen dituen, antzinako konplizitatea agertu alde— euskal prosa poesiatik hara ekarri digu. Orain, muga non eta zertan argi dagozenez gero, euskal prosak eta euskal errealitateak elkarrekin antzinatik duten auzia konpondu behar dute. Errieta gogorra eta hil asko itxaroten ditut. Horretan, Josebaren luma bera ere, bailitzan labain zorrotz bilaka.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres