kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Hezur berriak / Ane Labaka Mayoz / Susa, 2025

Amatasunaren bizipena Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2025-04-19

Ane Labakaren obrak interesa islatzen du gizartearen eredu heteropatriarkalari eta feminismoari buruz emakumezko identitateari dagokionean. Izan ere, Algara mutilatuak (saiakera, umorearen ikuspegitik) eta Beatriz Egizabalekin idatzitako Erradikalak (antzerkia) bere aurreko obretan kontaketa eta sentikortasun feminista harilkatu zituen. Lehen poema liburu honetan bere intereseko gaietan sakondu egiten du amatasunean foku nagusia jarrita, ikuspegi tradizional eta berrien gaineko itaunketa gogoetatsua eratzen duen artean. Aitorpen eta irudikapen zintzoa egiten du haren argi-ilunak erakusgarri, haurdunaldiaren hastapen, bitarteko eta ondorengo etapez, hari kronologikoari jarraitzen diolarik. Hots, hasierako lau poemez aparte, lehen atalari “Aurrea” jarri dio eta bigarrenari, “Ondoa”, 17 eta 28 poemez osatuak, hurrenez hurren. Gai hori hainbat geruzatan xehatu izan du, hala nola, ama izatearen gogoan, beldurrean —ama “ona” izatearen etiketari kritika— bizi berriarekiko arduran, maitasunean, gorputzaren eraldaketan, kontraesanetan.

Dena den, aldarrikapen bikoitza topatzen dugu liburuan, amatasunarekin batera, idazmenaz diharduelako. Idazten jarraitzeko grinaz. Zergatik sakrifikatu hori ama izateagatik? Labakak ez dio uko egin nahi sortzeko beharrizanari. Alde horretatik, Virginia Wolfekin akordatzera eramaten gaitu. Halaber, hori guztia josten da beste autore batzuen aipuekin, esaterako, Adrienne Rich eta Jazmine Barrera agertzen dira poemak hasi baino lehen, eta beste hiru, esanguratsuak oso, emakumezko idazle euskaldunenak: “Mamua” izenekoan egiten du Mari Luz Estebanen bertso baten aipamena, Leire Bilbaorena, “Gure ama”-n eta Ione Gorostarzurena, “Alexanderplatz, 06:12”-n.

Amatasunaren inguruan euskaraz hainbat obra idatzi diren arren, Labakak lekukotasun interesgarria eskaintzen du agortzen ez den gai batez.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak