« Zazpigarren alaba | Andaluziari ene bilduma »
Gauaz parke batean / Jon Mirande / Elkar, 1984
“Gauaz parke batean” Kakabeltz / Korrok, 1984-10
Garbiro eta ozenki esan dezagun: Euskalerriko kritika literarioa exkax, zakar eta makala da. Saio serio gutxi egiten da, eta hau bezalako orrialde bateko oharrak, ofiziozko kazetaritzatik kritika hertsi-errigurosoraino doan bidetik galtzen direnak, xinple, pobre eta indargeak izaten dira. Are gehiago, aspergarriak. Eta edozein testuk akats asko izan dezake, ez aspergarri izatearena, ordea.
Gustatuko litzaidake orri hau salbuespen gutxiren zerrendan —salbuespenak badira— sar ledin, eta gustatuko litzaidake hau ez lausengu errez batzuk irabaztearren —“oraingo honetan primeran aritu haiz, Iñaxio”— baizik eta komentatu nahi dudan liburua ederra baita.
Miranderi, bizi zeno mota guztietako gaizki ulertuak eta kontrako jarrerak jasan omen zituena, beste mundura ihes egin ta geroko omenaldi gisako zerbait eskaini nahi zaio, nonbait. Kontzientzia txarrak eragindako Mirandemania honek liburutegiak bete dizkigu, eta pozik egoteko zioak baditugu ea Aita Laffitek whyskizale zelako edo bere serorarekin oheratu zelako Euskaltzaindira sartzeko bidea itxi zioneko eztabaidatik at gauden literaturzaleok. Ezen, azken finean, “Gauaz parke batean”-ek ipuin andana ederra ekartzen baitigu eta hori da niri behintzat gehien inporta zaidana.
Argitalpenaz hitz egin dezagun. Elkar argitaletxeak azken mende hauetako gordintasunarekin akabatzeko prest ematen du.
Hauxe zoriona, gurea, irakurle kideok! Liburu bat haragi puska gordina bailitzan botatzen zuteneko garaiak bereak egin ditu, antza. Elkar-ek egindako lan honek, aldizkarietan zehar sakabanaturik zeuden ipuinak bildumatzeaz gain, badu sarrera bat, komentario txiki pare bat solapetan eta hiztegitxo bat azken orrialdeetan. Nekez sinisten da Baskoek egindako lan baten aurrean gaudela. Txalo Elkar-entzat.
Eta orain goazen mamia ikustera. Liburuak bi sail ditu. Lehenak, Mirandek euskaratutako zortzi ipuin dakartza, O’Neill, Manciet, Munro, Poe, Kafkarenak. Bigarrenak Mirandek sorturiko beste bederatzi.
Bere garaiko literatura ongi ezagutzen zuen Mirandek. Eta ez bakarrik geroztik guztioi famatu bihurtu zaiguna (Baudelaire, Verlaine eta abar) baizik eta gero anonimatoaren putzu sakonean gelditu diren Europako nazionalitateen tradizio literario autoktonoak (O’Neill-en ipuina lekuko) edo eta H.H. Munro bezalako idazle grisak (grisak nahiko ezezagunak gertatu diren aldetik, ez kalitate aldetik, inolaz ere). Munro Birmanian jaio zen, aita ingelesa zuelarik eta historiara pasatu da ipuin ikaragarrien kontalari bezala.
Liburuan zehar mirestekoa gertatzen da Mirandek erakusten duen euskararen ezagutza. Sintaxiaren menderatze bikaina eta hiztegi oparo, luze, amaigabea. Azken honek emango dio buruhausteren bat Miranderen obrara lehen aldiz hurbiltzen den irakurleari, apika.
Amontillado Upela, Poeren ipuinaren itzulpena espeziala da, oso ona benetan. Nik ez dakit ingelesetik itzuli ote zuen, baina begiratu ditudan beste hiru itzulpenekin —erdaraz, jakina— alderatua, gutxienez beraien parekoa dela esan daiteke.
Munrozale bihurtu naiz liburu honetako bi ipuinak irakurri ezkero. Lehena, “Ipuin kontatzailea”, narrazio labur atsegin eta dotorea da, goxoki bat bezala. Bestea, “Leiho irekia”, txunditurik uzten gaituen jolas bitxia da; Hiru pertsona, kanpotik etorritako atzerritarra (irakurlea) eta beste bi, bata eroa eta bestea zuhurra, itxuraz. Baina, errealitatean bezala, ipuinean ere gauzak ez dira itxuraren neurrikoak… Atsegingo zitzaion, nonbait, errekurtso edo jolas hau Miranderi, zeren bere “Gauaz parke batean” prozedura berbera erabiliz engainatzen gaitu.
O’Neill-ena, “Bi fraideak”, ipuin abertzalea da, gure herri honetan oso estimatua izan daitekeena.
Mirandek izendatzen dituenen artean, lehen aipatutako “Gauaz parke batean” da atseginena, agian. “Eresi kantari”k nahasten du Sherlock Holmes baten deduzitzeko gaitasuna umore eta maltzurkeriarekin, emaitza ona erdietsiz. Guzti hau Iparraldeko eresi zahar batean oinarriturik, Mirandek berak bestetan erabili duen eresia (poesigintzan, adibidez).
Beste gainerako guztiak Miranderen belztasun eta iluntasunak jota daude, blai eginda. Hala nola “Ametsa”, “Zinopa”, “Gaizkile baten azken orduak”. Ipuin bakoitzak gehitzen du, ttanttaka, Miranderen unibertso literarioa, iluna, makabroa, ikaragarria, baina baita ere iradokigarri, sujerente, umoretsu, zorrotz eta maitagarria.
Emakumeen hilotzak, grina ostendu bati jarraiki mugitzen diren gizeraile ankerrak, engainu krudelak, zure zain daude liburu honen barruan. Mirandek ez zaitu aspertuko. Eskegi zaitez bere hiltzaileen arima beltzetik.
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga