« Gauaz parke batean (Ipuin izugarriak) | “Gauaz parke batean” »
Zazpigarren alaba / Emilio Lopez Adan "Beltza" / Txertoa, 1984
Zazpigarren alaba Iñaki Kamino / Argia, 1984-09-23
Lan interesgarria benetan Beltzak eskaini digun azken hau. 10 dira bertan biltzen diren ipuiak. Denek dute Araba kokaleku denboraren hariak atzo goizekoak nahiz gaur egungoak badira ere. Atzo goizeko ipuien artean Erdi Aroko Araba eta bereziki Gasteiz irudikatzen digutenak ditugu. Trobadore giroa da nagusi, zaldun gaztea, sineskariak behin betikoz garbitzera mendira abiatzen den apez kanpotarra, gaztela eta Nafarroa ardatzei begira Gaztelak nolako jarrerak hartu behar izan zituen bertako handikien gorroto eta ikusezinak, ohean datzanaren ametsezko giro lanbrotsuan Erdi Aroko eta egungo bi Bitoriak lotzen dituen istorioa, mende erdiko mutiko batzuk izandako abentura beldurgarriak, mende hasierako moja, urdanga eta eroen bizimodua, egun arabarrok pairatzen duten zanpaketa politikoa, manifestazio giroa, Gebarako gazteluaren hondakinek herbesteratuarengan sor dezaketen lehen min mikatz eta mingotsa, Fragaren triskantza, enpresetako huelgak, Gasteizko gazte abertzaleen aurreneko ibilerak…
Azken hauetan, egungo kutsadura, politika eta gizarte arazoak isladatzen dituzten ipuietan karga ideologiko nabarmena geratzen da irakurlearen begibistan, topikotasunera heltzeraino gainera.
Garai bateko Araba eta egungoa nola plasmatu dituen aipatzekoa da, ordukoak eta gaurkoak dauzkaten loturak (geografikoak, sozialak…). Ipuien xarma erabatekoa da guzti honi gagozkiolarik. Hizkuntza aberats xamarra du beltzak, labain morfologiko batzu kenduta. Arabako bazterrak eta historia ezagutzen dituenari interesgarriagoa eginen zaio zalantza gabe kontaera, ipuietan dautzan arrazoi geobrafiko eta sozialetan baitago hein handi batez bederen ipuien arrakasta.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui