« Bizitzaren beste aurpegia | Hamabost istorio Aizkorpeko »
Gauaz parke batean. Ipuin izugarriak / Jon Mirande / Elkar, 1984
Gauaz parke batean (Ipuin izugarriak) Iñaki Kamino / Argia, 1984-09-16
Sorta galanta Elkar argitaletxeak Patri Urkizuren eskutik kaleratu diguna. Eta arras inportanteak ditugu Jon Miranderen ipuin guzti hauek, ez baitira atzo goizean egindakoak, 50. euskal hamarkada berezian baizik. Orduko giroan mutila izan behar Euskal Herrian honelako ipuinak idatzi eta publikatzeko. Noski publikatu Euzko Gogoan egiten zuen baina hala ere beren balioa ezin ukatuzkoa da. 18 dira ipuinak denetara, 8 itzuliak eta beste 8 berak sortuak. Aipatu behar ere umore beltzezko txiste edota ipuin motz bilduma. Itzulitakoen artean hauek dituzue: E.A. Poe-renak bi dira, eta bietan ikara da nagusi: ardo bodega batean giltzapean usteltzen utzia izan denarena adibidez. Kafkaren ipuin motza gizakiaren mugak adieraziz. Munrorenak ere bi, gizarteko lege eta moral nagusien aurkakoa bata eta hildako bizidunena bestea. Irlanderatik bertako abertzaletasuna eta hizkuntzaren zanpaketa argi aski adierazten digun ipuin ituna eta Fru Metterena zorigaitzerako ezkondu den neska gaztearen zuzentasun eduki heharra.
Berak idatzitakoen artean “Behiak” deitu ipuin motza. “Ametsa”, barnean ditugun asmo beltzak mozkorkeriazko gau batean nola gorpuztu daitezkeen erakusten diguna. “Zazpi gizeraile” deritzanean odolarekin ahaztu eta bizitza berria hasi beharrean gertatu diren batzuren bilera nola doan kondatzen zaigu.
“Zinopa” ipuinean gauez etxera bidean doan lagunari atzetik norbait doakio segika azkenean labana lepotik sartuko diola. “Eresi kantari” deitu ipuinean Xiberuako elezahar baten moldaketa dagi Mirandek oso ipuin interesgarria lortuz. “Gauaz parke batean” ipuinean ustekabea da nagusi, parkeko iluntasuna lekuko delarik.
Bukatzeko prestaketari buruz bi hitz. Urkizuren lana, ipuinei argigarri ttiki bat emateaz gain, beste herrialdetakoak garenontzat hiztegi baliagarri bezain ugaria eskuratzea zen, baina ez da hori egin duena. Hitz batzu bai, ekarri ditu, baina asko eta asko utzi ditu bazterrean, eta gainera bat baino gehiago Xiberuan bakarrik erabiltzen eta ezagutzen direnak, eta noski, hitzak zer esan nahi duen ez jakitea baino gauza gogaikarriagorik ez da irakurlearentzat. Izan ere edozeinek ulertzen dituen hitzen itzulpenak ere eman ditu, eta hori da gure harridura sortu duena. Irizpide finkoa aurkitzea zaila da honelako kontuetan, baina oraingo honetan lasai esan genezake Urkizuk ez duela bere lanean asmatu.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui