kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Basilika / Itxaro Borda / Susa, 1984

“Basilika”: Iparraldetik kilika Burnitx / Korrok, 1985-11

Aspaldixko kaleratu zen aipagai hartu dudan liburu hau. Ez naiz ordea irakurketa eguneroko ogi bihurtzen duten horietakoa zoritxarrez, eta ene erritmo mantsoan ailegatu zitzaion “Basilika” honi ere txanda. Egia erran Iparralde lasaian bazterrak harrotzen ari zen idazle berriaren lana zelakoan eskuratu nuen liburua. Geure komunikabideetan entzun eta irakur zitezkeenak hala iragartzen zuten eta.

Haria zein den errepikatu gabe, komeni da oroitaraztea Itxarok garai honetako Ipar E. Herrian kokatzen duela bere historia. Bertan, fantasiazko gertaera baten kontaketaz baliatuz, umorearen bidetik abiatzen da zenbait pertsona eta erakunderen kritika zorrotzenera iristeko.

Mundu errealean, guregandik urrutiago edo hurbilxeago, dabilen makina bat pertsonaiari interpretarazten dio berak eransten dion papera, orri xurien eszenarioan. Pertsonai hauek gezurrezko izenaren karetapean agertzen dizkigu, baina gehienak errax identifika daitezkeenak dira, bere burutik asmatu duen bakarren bat kenduz.

Pertsonai hauek karikaturizatzen ditu idazleak, bakoitzaren joerak esageratuz, marrazkilari onaren gisa, edo berak ikusten dituen modura, hortxe bakoitzaren portaeraren baloratzaile eta epaile gupidagabea. Horrekin burlazko parodia antolatzen du, gure gizartearen zenbait akats salatzeko.

Hain zuzen ere Eliza, erakundea, eta bere ordezkariak, eraso ditu gogorren. Baina baita, bidenabar, euskaldun-fededun estereotipoa ere. Moral atzerakoia eta sexuari buruzko tabuak, arestian aipatutakoari hain hertsiki loturik, izan dira era berean Itxaroren erasogune inportanteak.

Maila apalagoan aipa liteke politika profesionalizatuari, eskuin zein ezkerreko alderdi tradizionalei, egiten dien kritika. Kontakizunean zehar alderdi interes soilen truke egiten bide diren gisa guztietako gezur eta azpijoko ustelak erakusten dira.

Eta bukatzeko erran nahi nuke ez zaidala iruditu, zenbaiti aditu bezala, umorezko denborapasa hutsa. Ezta pentsatu ere. Goraipagarriak dira, nire ustez, alde batetik, idazle berri honen ausardi eta adorea horren gai delikatuari, berak egin duen moduan, ekiteko. Eta bertzetik narraziorako aukeraturiko bitartekoa, estiloaren aldetik: zuzen eta gordin, apenas koloranterik gabe. Itxurak gordetzen ibili gabe (Herri honetan gainera!)… gizartearen akatsei eraso… punk forma berrien ildotik? “euskal heterodoxo”en istilean igelkume berria?

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak