kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

110. street-eko geltokia / Iñaki Zabaleta / Susa, 1985

110. street-eko geltokia Iñaki Camino / Argia, 1985-10-14

Lehendik bi olerki-liburu argitaratuak zeuzkan Iñaki Zabaleta Ameriketan egon berria dugu, eta hura aprobetxatuz nobela motz hau idatzi du. “Bertsoaren ezpata” eta “Eskuaren fereka”ren egileak, New Yorken kokatu ditu gertaerak. Ezkurrako gazte batek arazoak dauzka Iruñeako polizia españolarekin, eta Ameriketara doa ihesi ikarak eramanda. Han gizarte berri munstroak irentsiko du. Lana aurkitzen du gero kafetegi batean, baina gauzak berehala okertzen zaizkio, bertako nagusiak droga munduan sartzen baitu salaketaren mehatxupean gazte ezkurrarra. Haria aitzinera doa pixkanaka, eta gazte honek drogaren garraioaren tunel beltzetik atera nahi duen unean, aukerako neska gaztea ezagutzen du. Bizimolde atsegina agertzen zaio, baina kafetegiko nagusiak hasieran oso begiko duena begitan hartzen du azkenik. New York erotegiaren deskripzioei, gaztezutuko unibertsidadeko oroitzapenak eransten zaizkie, nobela izenekoa osatuz. Erraz eta gustora irakur daitekeen nobela dugun arren, bati baino gehiago ezer beste mundukorik kontatzen ez duen narrazioa iruditu lekioke, landugabea, espero zitezkeen gehiegiz betea.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak