kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Ordu alferren segida / Jon Casenave / Elkar, 1985

Ordu alferren segida Iñaki Camino / Argia, 1985-09-29

Jori Casenave idazle ezaguna dugu. Lehen ere argitaratuak ditu Ustela sailean hiru liburu: “Zutaz amoroski”, “Itsumandoka” eta “Azkenean dilindan”. Liburu hau 84. urteko Azkue saria irabazi zuena da. Liburuak hiru aro ezagutzen ditu. Aurrena, koblakari baten gaztaroa da: gortean koblen truke jatena eskuratzen du idazle honek. Han ezagutuko ditu lehen maitalea, gastronomo bizkor erneak, margolari trebeak nahiz gudu bortitzak. Dena dela, erregeren samurtze batek izkutatu beharrean uzten du koblakaria, handik aitzinera erromes ibilki. Erromesak bakardadea, hotza, harrikadak eta negu mineko lo dorpeak ezagutuko ditu. Etengabeko bidean, mesfidantza izango du beti abegitasunik gabeko bizimoduan. Azkenik, hiltzerako orduan Negumendira doa, konturatua baita gauza eta izaki orok dutela hurbil beren suntsitzea, hautsa besterik ez garela. Lehenaren oroitzapenetan murgildurik, itxaropenik gabeko eriorenganatzean isurtzen da uraren antzera.

Liburuak dakarren filosofiaren laburtze sinpleegi hau egin eta gero, eta bere poesiaren lerroei darien giroa aski poetikoa den arren, eni indar gabeko poesia iruditu zaidala aitortu behar dut: prosatik hurbilegi dauden lerro hauek, poetikotasun nabaria dute, gai arras lanbrotsua eta mitikoa gainera, baina hitzen loturek ez dute irudi orok dakarren dantza sortzen, indarra esaten denak du, ez esaten denaren formak. Beldur naiz ene eritziari behar baino garrantzi gehiago ematen ari ote naizen, baina sujerentzirako aukera gutti ediren dut lerroetan, eta Casenaveren poesiak ez nau bete, poesi osoko pindarrak badira, ez ederrez faltan, baina bai eskasian kopuruz.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak