« Mugarri galduen itsumundua | Ordu alferren segida »
Joannes d'Iraolaren poema bilduma / Patxi Perurena Loiarte / GAK, 1985
Joannes d’Iraolaren poema bilduma Iñaki Camino / Argia, 1985-09-22
Patxi Perurena poeta leitzarrak irabazi zuen 84. urteko Irun olerki saria. Delako Joannes d’Iraola, berak sarira aurkeztu zuen bilduma osatu zuen poeta zaharra da.
Hasieran bertan esaten digu poetak olerki guztiek beren independentzia gordetzen dutela: hala da bai, liburuan ageri diren gaiak askotarikoak dira, olerkariak maiteen dituen irudi eta gai batzu antzematea zilegi bada ere.
Hiru zati dauzka liburuak. Aurrena, “Haurtzaroa” izenekoa. Hau da nik uste liburuko alderik lortuena eta landuena. Hizkuntza “poetiko” hestu guztitik kanpo, idazleak prosarik normalena aukeratzen du bere poesia egiteko. Poeta, irudimenik aberatsenaren jabe, irudi zoragarrietan dostatuko da, eta esan beharra dago, irudi kontuan poeta osoa dela idazlea aurreneko parte honetan, osorik bada. Luzera handi samarreko bere poemetan, gai bat baino gehiago darabil beti, baiezko edo ezezko esaldien zerrenda luzeak osatuz. Kritika antzu hau egiten ari denarentzat, berak dakiela beñepehin, azken bost urteotako Irun sariko poemen artean ederrenak, Perurena leitzarraren hauek ditugu, “Haurtzaroa” izena duen sailekoak alegia. Nekez aurkituko dira olerki aberatsagoak aurreko bost edizioetan.
Bigarren olerki saila “Gaztaroa” izenekoa da. Gehien bat koplaz osaturik ageri da, eta aurreneko puskako edertasuna gordetzen duten poema ale batzu dauden arren, kalidadea asko bajatzen da, koplaren neurtu beharrak eraginik nonbait.
Hirugaren saila, “Heriotza” izenekoa dugu. Lurralde urrunetan hildako artzai, kriminal, kinkileria saltzaite, burrukalari erronkariar, bidazti greziar eta antzeko pertsonajeak hil aitzinetik eskribatuak ditugu poemok. Noizik eta behin poema on, landu eta ederraren argitasuna ageri duten arren, “Haurtzaroa” deitu saileko lantze eta irudi jorietatik urruti geratu zaizkit neri bederen. Euskal literaturan puntako idazle batzuren artean somatzen den exotismorako joera jaulkitzen dute azken hauek.
Inprenta hutsez beterik dugu liburu miresgarri hau.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi