kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Mugarri galduen itsumundua / Martin Ugalde / GAK, 1985

Mugarri galduen itsumundua Iñaki Camino / Argia, 1985-09-15

Esatekoa da, ezertan hasi baino lehen, Martin Ugalde biziki kezkatzen duela zahartzaroaren gaiak; idatzi dituen ipuiek hori garbi utzi dutenez gain, aldizkarietako elkarrizketetan berak aitortutakoa da. Esan bestalde, ipui hau agertu zela iaz Erein argitaletxeak kaleratu zion 6 ipuieko bilduman.

Mugarri galduen itsumundua, emakume zahar bati adinak eta besteen aldetik jasotako bazterketak dakarkion buru arintzea izan liteke. Urteen poderioz ongi ikasitako serora betebeharrak eta beste hainbat egiteko oker egiten hasiko da adinak bere argitasunaren mugarriak galduerazten dizkionean. Dena den, aste sandua baino pixka bat lehenago argitze prozesu galantik gertatzen da beregan, kontutan hartzekoa baita besteek jaukikatzen dizkioten okerrak ez direla hainbesterainokoak.

Kontua da, erretore gazteak ez duela gogoko serora zaharra, eta honek ezin eramana du betebeharretatik baztertua izatea. Garbi asko ikusten da serora erretorea baino ahulagoa dela, katu baten konpañian bizitzen beharturik dagoela eta pixkanaka pixkanaka itzaliz doa xaharra, katuarekin batera, agian katuak erantsitako gaitzak jota. Haria makurka doa, astiro, seroraren itzaltzearekin parekatzearren jakina. Bizimodu ilunak eskatzen zuen akabera damakio idazleak serorari. Kejarik gabeko bakardadea erakusten digu ipui mingotsak.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak