« Ordu alferren segida | New York, New York »
Hiltzaileak / Martin Ugalde / Erein, 1985
Hiltzaileak Iñaki Camino / Argia, 1985-10-14
60.ean argitaratu zituen ipui hauek Martin Ugaldek Venezuelan, eta 25 urte beranduago Erein-ekin Euskal Herrian. Bigarren argitarapen honetan, lehen gipuzkeraz zeudenak batura pasa dira. Ipuiak bost dira, neurri laburrekoak denak. “Gizerailtza” deritzanean, gerra garaiko fusilamenduak dauzkagu protagonista. Andoaingo abertzale ondradu bat atera egiten dute etxetik kamioiean afusilatzera eramateko. Idazleak kontatzen diguna prozesua da.
“Alperra” izenekoan, tren batean guardiazibil bi sartzen dira jendeari dagozkion eserlekuak hartuz. Zenbait gorabeheraren ondoren detenitu egiten dute gizon bat, baina herriak ez die utziko.
“Arrak eta emeak” izenekoan, aitona batek guardiazibilei erakusten dien ausardia eta argitasuna kontatzen zaigu.
“Xabaleren hazia”, Donostiara Bergaratik torturatzera dakarten gazte baten pasadizoa da. Besteak salatzeko beldurrez, zerbait egin behar duela erabakitzen du, inoren izenik ez aitatzearren Donostiako estazioan bere burua trenera boteaz.
Azkena, “Zeletaka” izenekoa dugu, herri ttiki batean, salatari bat dagoen susmoa dute abertzale batzuk, eta bera harrapatzearren guardiazibilaren koartelaren aurrean geratzen dira zain.
Ipui guztiei darien etsipen usaiaz gain, egileak une larriak deskribitzeko duen gaitasuna aipa liteke.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi