« 110. street-eko geltokia | Julia dinotsut »
110. Street-eko geltokia / Iñaki Zabaleta / Susa, 1986
New York, New York Fermin T. / Korrok, 1985-11
“In Pamplona there is a saying: Anyone who writes a book will be…” (pul what you want)
109, 110. street-eko geltokian gaude darling!
Militante lez euskaraz argitaratzen den guztia —ia, ia— irakurtzen dugunok, eta horietakoak asko garelakoan nago, nobela, eleberri edota ipuin bilduma berria agertzen denean zirrara ederra sentitzen dugu geure errainetan. Ez pentsa gero, gaindiezinezko literatur mailako produktuaren aurrean gaudelako gertatzen zaigunik, ez, kontrakoa baizik, berriro euskal letrek eskaintzen dizkiguten plasta pairagaitza horietako bat irentsi behar dugulako.
Baina uste dut inor ez dela harrituko esan dudanarengatik. Azken urteotan euskaraz idazten den gehiena esperimentuaren munduan koka daiteke, edo bestela sinplekeriarenean. Hau, benetan ez zaidala oso normala iruditzen, gehienbat esperimentu horiek oinarritzat erdaraz idatzitako literatura hartzen dutelako. Honek ez du esan nahi honelakorik ez dela egin behar, baina aurretik euskaraz oinarria finkatu beharko dugu esperimentuetan murgildu baino lehenago. Hala ere, badakit iritzi hau oso eztabaidagarria dela eta batzuk ez duzuela bidezkoa ikusiko, horregatik beste momentu baterako utziko dugu, aintzat harturik orri hauen helburua ez dela hau, Iñakiren nobela komentatu, baizik.
Horixe, hain zuzen, goian esandakoa ez dagokio Iñakiren nobelari. Gutxitan suertatzen zaiguna gertatu da honetan.
Gaueko bederatzietan liburua hartu eta liburua ezin utzirik, dena irakurri nuen, Golem-etan nengoela iruditzen zitzaidan. Eta hau euskaraz idatziriko nobelekin oso gutxitan gertatzen da.
Honekin ez dut esan nahi literaturaren gorengo mailako produktua denik, baina bai guztiz irakurgarria eta atsegina dela, eta gure literaturan oso inportantea da hori. Beharbada, aro berriaren hastapenean gaude hau lehenengo aldia ez delako, gauza bera Pako Aristiren nobelarekin suertatu zitzaidalako.
Baina goazen harira, Iñakiren nobelak oso estruktura klasikoa mantentzen du. Bi istorio ezberdin, bata nafar errefuxiatuarena —Joseba—, bestea publizitatean, lan egiten duen neskarena —Angie—, eta momentu batetan bi istorio hauek elkartuko dira bat bihurtuz. Kapitulu bakoitzaren, estruktura ere klasikoa dugu, bai denbora aldetik, bai deskribapen, narraketa eta elkarrizketa proportzioari begira. Ez gara inoiz aspertzen, kapitulu bakoitzean jakin izan du mantentzen hurrengoa irakurtzeko grina. Ez da inoiz luzatzen deskribapenetan, lau hitzetan kokatzen du egoera.
Aurretik Golem-etan nengoelakoan irakurri nuela esan dut, eta ez dut nolanahi hori aipatu. Nobela, filmen gidoiek duten estrukturaren arabera dago idatzirik.
Orain urte bat, Pello Lizarraldek bere nobela aurkeztean Alemaniarrek egiten duten zinearen estruktura segitzen zuela esan bazuen, oraingo honetan Iñaki amerikarrek bere filmeetan segitzen duten ildotik abiatu dela esan dezakegu.
Euskararen erabilpenaz, aurretik estrukturari buruz esandakoa baliogarria dugu. Nobela arma bada erabiltzen den esaldi mota arina izanen da ere. Esaldi motzak, menpeko esaldietan gehiegi murgildu gabe. Azkeneko hau bakarrik Geneten itzulpenean hautsiko du.
Hiztegia erraza, liburu honetaz ez dugu inoiz egingo aurreko “Korrok”en Koldo Izagirreren nobelaz egin zena. Beharbada akats bat ene ustez, Harlemen normalean hika erabiliko zuten. Badakit ingelesez honelako bereizketarik ez direla egiten baina hizkuntza aldatzen da toki batetik bestera eta hori euskaraz argi adieraz daiteke hika erabiliz. Bestela hiztegiaz ezer gehiago ezin esan dezakegu, nobelarekin doa guztiz, agian Kintanak zenbait akats aterako zituen baina ni ez naiz horietan sartuko.
Eta bukatzeko bakar bakarrik aipatzea Iñakik oso produktu ona atera digula, atsegina eta irakurgarria hasieratik bukaera arte.
Buy and read it!
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria