kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Basoko loreak / Juan Anjel Etxebarria / S. Anton Katekesia, 1967

Basoko loreak A.O. / Olerti, 1967-01

Azken urteotan liburu mordoxka apain ederra argitara emon dausku euskaltzale sutsu onek. Txalo beroak zor dautsaguz dagian lanagaitik.

Basoko Loreak olerkiz beteriko liburua da, 38 poesi guztiz. Asko irakurten dabena dogu, batez be klasikuetan, eta onek aparteko jasa ta nasaitasuna emoten dautso bere idazkerari : barruz ta azalez oso apaiña dogu.

Igaz atera eban beste bat, onen aizta lez zana, Maitale Galdua. Kritika egiterakoan ez eben darda gain erabilli, ezta askotan egin oi danez ixiltasuna leza baltzean sakondu ta kitu be. Atzo, ain zuzen, eskuratu yatan Karakas’ko Eman aldizkari txukunan onela diño Ibinagabeitia’tar Andima’k, euskal arloan maixu aundi dogunak: “Etxebarria’tar Juan Anjel idazle argi bat duzute, idazle gazteen artean langilleena baita punterengoena ere, bear bada. Santurtzear iaiotzez, euskera ikasi egin du, zain-zainetik ikasi ere, gure aberri-izkuntzaren ixkutu guztietaz jabetzeraino. Ezaugarritzat, orra irizgai dugun “Maitale Galdua” bertso liburu mamitsu ata txukuna. Ogeitazazpi maite-olerkiz osotuta datorkigu, arradaka maitasuna dariten olerkiak. Heine’renak bezela, laburrak, arenak baiño ortzargiagoak, ez ain goibelak: itz gutxitan, biotz maiteminduaren jarioa antuxin dizdiratsu batzuetan bezela jasotzen duten olerkitxoak”.

Beste ainbeste esan bear gaurko liburu onetzaz be. Ala geiago, idazle gazteak egin bear dauan lez, gero ta ikasiago, obetuago, jantziago doakigu-ta. Irakurri ondoren, olako ao-kera eztia izten dauskue bere bertsoak.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak