« Amandriaren altzoan | “Uskeriak” »
Jokua ez da errenta / Antonio M. Labaien / Kuliska Sorta, 1960
Jokua ez da errenta Muxika'tar Iñaki / Jakin, 1961
Euskal-antzerti txiroan ezaguna dugu Labayen jauna. Ez du, ezta gutxiagorik ere, oraingo au bere leenen lana, ezta onena ere. Izenpekoak dionez, komeria dugu, baina erriaren erarako komeria, antzerki denak baidira berarentzat komeri.
Bijoa aurretik oar bat: idazki au ikusi ta entzuteko egina da ta kritikalariak irakurri egin du bakarrik, ta irakurpen oni lotuko natzaio, ez baidaukat bestela egiterik.
Erritar komeriak gora-beera, gaurko au drama da. Dramakizun garratza du, joku-galbidean ondatutako baserria ez baida komerietarako antzoki egokia. Gai jatorra, ta Euskalerrian, zoritxarrez, beti egunekoa. Baiña ortik aurrera bide gutxi egin duela esango nuke. Gaiak ba-zekarkien borroka-griña bat; baina inguruko maiteminduen eztikeriak ta Anabixentaren, etxekoandrearen, aiurri epelak agortu egin du drama-iturri ori. Tamala! Ezkongaiak, edo ezkongaigaiak, ongi irtetzen dira; denak ezkonduta ez bada ere, esperantza onarekin beintzat. Ta ainbeste gazte ta zaar —neskazaar ta mutilzaarrak ere ba-dira-ta— poz gozotan dabiltzala, zergatik jokoaren ondorio gaiztoz gere buruak samindu? Gainera: maitemindu oien “maite!” ta “pa!” gozoak ezin eramanak dira, zindotasun gabeak. Ta ez diot au moral aldetik, ez bainaiz emen ortan ari, antzerti aldetik baino. Ala ere, esan dezadan berriro: nik ez ditut ikusi ta entzun oiek guziak, irakurri baizik, ta au teatro kritika baterako bide kaxkarra da.
Amaituaz. Nere iritzi apalez, maitemindu oiek kendu ta joku-grina ta borrokak bizitu bear dira emen. Labayen jaunak on baino geiago ba-dezake ta egingo du noski, izan ere gaia apartekoa baidu drama bikain eta ikusgarri bat borobiltzeko. Gure antzertiak gai biziak bear ditu, egunekoak, eta oraingo au oietakoa da: zergatik ez atera duen zumo dena?
Barka bezaizkigu Labayen jaunak drama eder bat osatzera bultzatu nairik esan dizkiogun auek. Ekin eta jarrai!
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi