kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Amandriaren altzoan / Julene Azpeitia / Itxaropena, 1961

Amandriaren altzoan Luis Mitxelena / Egan, 1961

Azpeitiatar Julene andrearen izena ongi ezaguna da euskaltzaleen artean. Mesede asko egin dizkio lehen gure hizkuntzari, baina beharbada guztiak baino mesedegarriago izango delakoan nago azkeneko liburu hau.

Haurrentzako ipuiak bildu ditu, Euskalerrikoak eta atzerrietakoak, bazter guztietan zabalduak eta zokoren batean baizik ezagutzen ez direnak, eta euskara sendo, erraz eta gozo batean kontatu. Ederki dio J. San Martinek bere hitzaurrean: Urri dira euskeraz Amandriaren altzoan bezin liburu onak aurrentzat. Geiago esango nuke: oraindik zentzunera sartzeke dauden umeentzat ere euskera trakets ta baldarrean egindako liburuak ikusten ditugula, pedagojiaren funtsik gabe. Nagusiak ere iruntsi eziñiko liburuak dituzte gure aurrak… Ipuin kontuan beintzat, Julenek bete digu utsune aundi bat. Orain, Gipuzkoako umeak badute nun ase. Aurrentzat ez-ezik, nagusientzat ere Amandriaren altzoan izango da liburu au, bere oroitzapenen berbiztzalle izango dalako.

Haurrei dagokienez, ez dut zalantzarik, neronek ikusi baitut zein gogoz eta erraz hartzen dituzten. Eta horixe zen beharrezkoena. Haziagoek ere, ordea, badute hemen bazka atsegina, neure buruaz neur baditzaket besteak. Arrazoi osoa du alde horretatik San Martinek, gorago aldatu ditudan hitzetan.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak