« Izuen gordelekuetan barrena | J.L. Davant: poeta integral bat »
Ahozko euskal literatura / Juan Mari Lekuona / Erein, 1982
Ahozko euskal literatura aztertzen Jon Kortazar / Idatz & Mintz, 1982-09
Ahozko euskal literaturak aztertzaile treberik izan ba dau alor honetan, duda barik On Manuel Lekuona izan dala. Berau dogu ahozko azterketetan gabiltzenon benetako patriarka. Berau izan gendun gerra aurretik hasi eta gaurdaino lan oparoan jarraitu daben jaun agurgarria. Baina bere Literatura Oral Vasca liburuak gaurkotze baten beharrez egoan. Hortxe doguz Euskal Ahozko literaturaren kontzepturik behienenak zoli-zoli adierazita.
Osabearen lana sendotzen eta zabaltzen datorkigu orain Juan Mari Lekuonaren liburua:Ahozko euskal literatura. Aspaldidanik itxaroten zan liburua dogu. Orain urte batzuk idatzita geratu zan: Juan Mari Lekuonak ahozko literaturaren sistematizazioa egingo dabenean… Gaur dogu ba, eguna. Urten dau kalera, eta liburu dendatan arro ikusten jako bere zurpegi orlegia. Liburu mardula, manual gisa taiutua, testu liburu bezala erabilteko lagungarri makala !
Joan Mari Lekuonaren lana bide bitatik abiatzen jaku: alde batetik, On Manuel Lekuonaren aportazio guztiak biltzen ditu bide berriak zabaldu baino lenago, eta bigarrenez, sistematizazioaren bideak gaurkotu eta aberasten ditu.
Ahozko Euskal Literatura liburuak ba dauka, nik uste, balio ordaindu ezin bat: argitasuna. Eskema aldetik, lanaren egiturazio aldetik ondo eginda dago. Honek kontzeptuen aldetiko argitasuna errezten du, duda gabe. Bigarrenez, dokumentazioa aitatu nahi genduke. Lanaren aurrekaldean jartzen dan bibliografiak, ondo baino hobeto adierazten dau Juan Mariren jakinduri eta maisutasuna. Informazio lana aipagarria da. Sintesis gisa eta informazio lan bezala ikusten deutsat, nik liburu honeri balioa. Ez dago zer esanik, atal batzuk (Bilintxena, esate baterako) pausu handu bat emoten dabe euskal literaturaren ezaupidetan, aportazio handiko lanak direlarik.
Baina liburuari larregitxo igertzen jako artikulu bilduma izatea. Hainbat lan ezagunak ziran, eta liburuaren barne taiukera eta organizazioan batasun ari bat bilatu bada ere, atal batzuk desorekatuak agertzen direla esango neuke. Adibidez, bertsolaritzari emondako espazioak beste guztiekin kontraste berezia egiten dau. Dana dala, uste dot idazle bakoitzak bere gusto pertsonalak agertzeko aukera eta askatasun guztia daukazala.
Bigarrenez, irakaskintzan erabilteko liburu bezala eginda dago, Euskal Jaurlaritzaren baimen eta guzti. Eta funtzio hori ederto betetuko dau. Baina helburu horrek atal bakoitzeko mailan desberdintasunak agertzea bultzatzen dau idazlea. Batzuk aportazio ikaragarriak suposatzen de dabe, beste batzuk, ostera kontzeptuaren argibide eta beste lan posible batzuentzako eskema bezala argitaratzen dira.
Nik neuk, gustora irakurri dot liburua, gure artean sistematizazio beharrezkoa gendun Ahozko Literaturaren alorrean. Eta pilo bat gauza ikasi ditut ikasi, Juan Mari Lekuonak egiten dituen balorapen batzuekin konforme egon ez arren ere. Ahozko Literaturaren balioaz dinoana diskutigarri, behintzat, iruditzen jat. Guzti honen aldetik bere helburuak betetzen ditun liburua dogu. Didaktikoa eta informazioa ondo biltzen daben sintesis lan baliagarria. Gerra aurrean, kontrakoa ez ba zan ere, giro hostil batetan On Manuelek hasitako lanak ba dau jarraitzaile onik. Lekuonaren leinua bizirik jarrai.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi