kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Aita Jose Antxieta (s.j.) dohatsua (1534-1597) / Eugenio Arozena / Azpeitiko Udala, 1997

Aita Jose Antxieta Ritxi Lizartza / Idatz & Mintz, 1997-12

Aurtengo Euskal Antzerki Topaketen ildotik, Azpeitiko Udalak orain zazpi urte euskal antzerkigileen bizitza eta lanari hurunz liburuak argitaratzeko hartutako bideari eutsiz, bi ikerketak ikusi dute argia: iruzkinaren helburua izango dena bata eta Piarres Lartzabal Carrereri buruzkoa bestea.

Sail honetan dagoeneko tarte berezia merezi izan dute Antonio Maria Labaienek, Toribio Altzagak, Léon Léonek, Anastasio Albisuk, On Manuel Lekuonak, Arkotxa anaiek, Katalina Eleizegik, Iñaki Begiristainek, Xabier Lizardik eta beste batzuk.

Jose Antxietaren antzerkigintza ezagutzeko lan interesgarria burutu du antzerkiaren munduan egile, irakasle, ikertzaile eta beste hamaika lan bete dituen Eugenio Arozena oiartzuarrak.

Liburuak bi atal nagusi ditu: Jose Antxietaren bizitzak biltzen du egilearen arreta lehen zatian eta bigarrenean, berriz, bere antzezpenei ematen zaie tartea.

Bere bizitzaren gora-behera esanguratsuenak bost ataletan banatzen ditu Eugenio Arozenak: jatorriz euskalduna izatea, Tenerifen jaioa, Coimbran hezia, bizitza Brasilen misiolari egina eta antzerkigintza unihertsala osatu izana.

Liburu hau egiteko arrazoi nagusia eta hakarra, Jose Antxietaren leinua jatorriz Azpeitikoa izatea da. Izan ere, bere aita Juan bertakoa zen, baina Kanariar irletara bizitzera joana, bertan izandako seme-alaben artekoa da Jose. Beraz, ezin esan daiteke euskal idazlea izan zenik.

Misiolaritza Brasilen egin zuen urte luzetan eta bertan sortu zituen bere antzezlan guztiak, hamahi guztira. Kristautze garai hartan Hegoamerikako herri handi hartan hilduriko hainhat zibilizaziotako jendearentzat idazten zuen eta bere antzerkigintzaren helburu nagusia apostolutza zen, entretenigarria ere izan nahirik. Eta garai hartan misiolari lanetan ibili eta antzezlanak idaztea bada, behintzat, benetako bitxikeria.

Zibilizazio-topaketa hartan erabiltzen ziren hizkuntzetan idatzirik daude bere lanak: tupiera, portugesa eta gaztelera. Bi antzezlan edo auto osorik eskaintzen zaizkigu, bata tupieran eta portugesez (Na aldeia de Guaraparim) eta bestea gazteleraz (Na visitaçao de S. Isabel).

Egia esan, oso interesgarria da garai hartan eta egoera haietan eginiko antzerkigintza-mota ezagutzeko, baina argi dago kaleratu berria den edizio honek hainhat muga dituela: alde batetik, hamabi lanetatik bi baino ez dira eskaintzen, jatorrizko hizkuntzan emanak daude eta tupieraz dagoena portugesez; beraz, ez dago euskarazko bertsiorik. Gainera, pentsatzekoa da antologia izateko helburua ere ez duela, beste hamar lanen aipamenak eta orokortasunak ez baitira ematen.

Bestalde, Arozenaren azterketa oso azalekoa da, orokortasunetara mugatzen da. Alde ona, Antxieta eta bere lana historikoki kokatzeko eginiko ahalegina eta oinarri duen informazio osagarria (bere lanen egitura paloteadoarenarekin konparatuz, argibide historikoak emanen, datu biografikoak eta bestelakoak bilduz, bibliografia zabala eskainiz…).

Antza denez, garai hartan garrantzia izan zuen eta gaur egun ere idazten dira liburuak bere lanen gainean (bilduriko liburu-azalek erakusten digute hori), baina guretzat anekdotikoa baino ez da Jose Antxietaren antzerkigintza. Egia da iturriak Penintsulako antzerkigintzan izan zituela, Erdiaroko erlijio-antzerkian eta abarretan, baina lan hau baino egokiagoa izango zen benetako antologia bat argitaratzea, literatur garrantzirik gabe, bitxikeria moduan, azpeitiar baten oinordekoak eginiko lana ezagutzeko.

Azkenik, aipatu baino ez, liburuan agertzen den euskara maila txukuna izanik, bere idazkera zabar samarra iruditu zaigula, akats ortotipografikoz beterik eta, zenbaitetan, gramatikalak ere bai. Gomendagarria litzateke beste argitalpenetarako alderdi hau zaintzea.

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak