kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

XX. mendeko poesia kalerak / J. A. Artze / Susa, 2000

Besapeko kaiera Arantza Etxebarria / Idatz & Mintz, 2001-10

Lehenengoz natortzue poesia liburu bategaz, izan be —aitortuko dot—, poesiaren bildur naz, adituko ez ete dodan bildur. Halan da be, idazle entzutetsu baten liburua topan eta aurrera jo dot. Eta ez jata damutu, ez horixe, XX. mendeko poema kaierak irakurtzea XXI. mendearen atarian XX. mendeko poesi lanak bilduta jatorkuz, J. A Artzek idatziko liburuetako hautaketa ederrean. Nik besapeko kaiera dala dinot, eta ez batetik beatera eroateko txikerra dalako bakarrik, poemok edonon gozetako modukoak direalako baino. Liburu hau apurka-apurka irakurtekoa dala uste dot, ez dala hasi eta amaitu irakurri behar, egiatan, epe eta estilo askotako poemak biltzen ditualako. 36 lan guztira, Koldo Izagirreren sarrera eta bibliografia eta diskografia alde batera utzita. Hori guztiori kontuan hartuta, liburua, txikitasunean handi dala ohartuko zara, poemarik ezagunenetakoak batzeaz aparte, bestetariko informazino asko be emoten dau eta.

Kaiera honetara epe eta estilo askotako poemak biltzen direala esan dot. la poema guztien oinean, zein urtetakoak direan ageri da eta, batzutan, nork abestu dauzen. Sano ezagunak dira, berbarako, “Txoriak txori” eta “Maite ditut maite”, biak be Mikel Laboak lau haizetara zabalduak. 36 poema horietatik gehienak, Ortzia lurrez, lurra izarrez (1994) liburukoak dira, eta nire eretxian, hori ez da kasualidadea.

Literatur ibilbidea

Isturitzetik Tolosan barru… (1969) liburuan, J. A. Artzek bide barriak irekitzen dauz. Juan San Martinen berbetan, “konkrezioa, plastizidade, fonetika, ritmoa erabiltzen ditu adierazpen osoagoa lortzearren”. Liburu horretako poema esanguratsuak sartu dira kaiera honetan, ham justu be, “Lanalanalana” eta “Makinatalana”: makinak gizakia murrizten dauala agertzen da hoskidetasuna, hitzen hurrenkera… kontuan hartuta.

… Laino guzien azpitik… (1973) eta …eta sasi guztien gainetik… (1973), liburu biak, Zumetaren irudiakaz batera argitaratu ziran, eta testua eta irudia estu-estutik lotuta dagoz. Horrexegaitik ez dira sartu kaiera honetan poema banaka batzuk baino, irudiak alde batera utzi direalako, eta poema gehienak koxo lotuko zirealako imdien faltan.

…Bide bazterrean hi eta ni kantari… (1979) bene-benetako esperimentazinoa da. Liburu honen erakusgarri, esku artean dogun honetan, hiru poema ageri jakuz. Irakurleari lan egitea eskatzen deutsoe, berak osatu behar dauz-eta poemotan falta direan testuak. Zenbakiakaz be esperimetazinoak egiten dauz Artzek, zenbakioi be musikalidadea atara gura deutselako. Berben eta zenbakien irudiak dira.

Ortzia lorez lurra izarrez (1987) liburukoak dira hemengo testu gehienak. Eta lehen be esan dot, nire eretxian, hori ez dala kasualidadea. Liburu mardula da hori eta danerik jasoten dan: sententzia laburrak, poema luzeak… Liburu honetan berbaz baliatzen da irudiaz baino gehiago, aldea deko aurreko liburuakaz alderatu ezkero. Horrexegaitik emoten dan joko gehien holango bilduma bat egiteko. Liburu honetakoak dira, ulerbidez, “Bi punturen artean” sententzia laburra eta “Gauero itzaltzen da” aurkakoen arteko olgetea.

Le monde est un un grand homme et l’homme un petit monde (1994) eta Mundua gizonarentzat egina da, bain ez gizona munduarentzat (1998) liburukoak dira beste poemak, aurrekoen haritik doazenak baina barritzaileak honeek be, esaterako: pertsona batzuek alkarregaz berba egiten dabe eta bakotxaren berbetea hizkera modu bategaz markatuta dator (“Bat gara guztiok, ez larmmintzez, bai bihotzez”).

Horrenbestez, esango dot liburu fina dala hau, gusto handikoa, dotorea. Erritmoa, soinua, ikusmena uztartzen dauz, baina irudimena da jaun eta jabe. Poesia esperimentalaz gozetako aukera ezin hobea. J. A. Artzeren berbak erabiliko dodaz amaitzeko, esku arteko hau hobeto aditzen lagunduko deuskuelakoan: “Poesiak ederra izan behar du azalez eta barrean edukia, esanahia gorde (…)”.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak