« Dordoka bidaiarien ildotik | Segurtasun osoa bilatzen duen normaltasunari aitzi »
Hiriaren melankolia / Felipe Juaristi / Baroja, 1987
Apurtuaren oreka Amaia Iturbide / Hegats, 1989-12
Poesiak definitzerik balu, Hiriaren malenkonia poema-liburua sensibilitate gozoz perfumaturiko diarioa bezala definituko nuke, non etengabe apurtu eta sortu, jaio eta hil egiten den poetak itxaso bigun baten uhin-pleguetan nabegatzen bait du. Novalisek esandakoa gogora datorkit, hau da, egun batean dena gorputza izango zela, zeren aitorpen-kutsua duten orri hauetan zehar, gorputza hedatzen bait da barne-mapa inmenso bat bezala eta gorputzarekin sensualitatea, abots leuna eta halaber mindua poemen hitzen atzean izkutatzen dena. Aurpegi izkutu horrekin kontaktatzen gaituzten zubiak metaforak dira, bestalde urruneko lurraldea (larrualdea) ukitzen duten beso luze horiek. Eta Hiriaren malenkoniaren azal mugagabearen barrenean sartzen garelarik, metafora da nagusi, metafora bait da lerro batetik bestera garamatzana, orri batetik bestera, betiere hurbil daukagun gorputza uminera bidaia egiteko untzia delarik, kanpo eta barearen arteko lokarria.
Hitzen kateatze-jarioan, espazio eta denbora anitzen gurutzaketa irakurtzen dut, iragana, oraina eta geroa, elkarren ondorioak direnak, marmorezko mahaiaren gogortasunaren gainean oihalaren samurra, guztia oreka batean edo, hobe esanda, oreka apurtuan. Esan nahi dut, Felipe Juaristik eraiki duen unibertso poetikoan hainbeste garrantzia duela egiteak nola desegiteak, osotasunak nola apurketak, eta dinamika honek nolabaiteko arintasuna opatzen dio kakurketari.
Ez da falta egunerokotasunak ematen duen filosofla, sakelan kabia egin ondoren ateratzen diren esaldietan adierazia. Teoria haundirik ez, baizik eta mundutik ibiltzeko balio duten esaldiak, batzutan zalantzan lainotuak, galdera erretorikoen bidez zizelkatuak.
Badakigu jakin, bestalde, poemetan hitzak azken hitza duela, ezin daitekeelako lekuz aldatu, dagoen-dagoenean hartu behas delako, baina hitzak ere traizioa gordetzen du, denborak deusezta dezakeelako. Aho biko ezpatarekin dantzari trebea behar du izan poetak. Hiriaren malenkonian hitza bera da aidare, giroa (poema batek iraun dezan hain zafia eta era berean hain ezinbestekoa dena) lortua dagoelako. Eta lorpen hau luma zalu baten ondorioa da.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui