kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Dordokak eta elurrak / Iñigo Aranbarri / Susa, 1989

Dordoka bidaiarien ildotik Josu Landa / Argia, 1989-11-19

Aranbarrik kaleratu zuen “Jonas Poisson” hartatik hona, elurte haundiek estali dute poeta, bere bidaiari mugak jarri nahian antzo. Baldosa zuriz betetako edifizioen mehatxuaren aurrean, pintoreek inoiz marraztu gabeko paisaia baten bila abiatu da behin eta berriz Iñigo. Aingura altxaz gero, ihesa ez da posible. Eta Iñigok ez du ihesik nahi. Horrela sortu da oraingo “Dordokak eta elurrak” hau.

Horretarako, iturri nagusi batetik edaten du: poeta abentureroak eta abentura narradoreak. Abentura bidaien poesia eta martxan jartzearen abentura. Erreferentzia literario asko, mordoa, gehiegi. Ikusten diren idazle bidaiakideen izenak baino askoz gehiago dira igerri egiten direnak. Bide guzti horien gurutzaketak ikaragarri zail egiten du poema bilduma hau. Eskerrak Aranbarri ikasle ona dela, hainbeste maisu on, eta poesia zer den ongi ikasi. Poesia gutxi bere kabutik, baina gutxi hori ona. Ona eta oso zaila. Saia gaitezen errazten.

Negu gordinean bizi gara. Neguak inguratu eta mugatu egiten gaitu. Akiles partikular hori menperatzeko, zein egokiago dordokaren estrategia erabiltzea baino. Dordoka, armatutako apoa, izaki antidilubianoa, arriskurik eta baldintzarik gogorrenen gainetik bizirik irten den animalia. Itsuak baina memoria haundikoak. Alde horretatik, liburu hau memori liburua dela esan liteke. Memoria, zoroek ez beste inork bezala gauzak ikusi ahal izateko, koloreei esanahi berezia eman ahal izateko, ifarralderazko bideari segi ahal izateko.

Zoro eta presoekin solidario ageri da poeta, elurretan mozorrozturik nonahi bait ditugu zoroetxeak eta gartzelak. Solidario agertzearren, poetak ezin du bide egokiagorik aurkitu, haien hizkeran mintzatzen saiatu baino. Liburuaren irakurketan saio horrek sortarazi dizkigu unerik atseginenak.

Seguru aski lerro hauetatik ezer gutxi garbi aterako du irakurleak. Liburuko poemetatik bezalaxe. “Ez naiz argi mintzatzen, eta badakit”. Baina Iñigok ongi ikasi du desesperaziora garamatzan dordoken pazientzia horretatik: arraultzeak errun eta errun, gehienak kalatxorien bazkarako, baina horietakoren batetik zer edo zer sortuko dela esperantzan. Aranbarrik ez bide du gehiago espero irakurlearengandik.

Bukatzeko, berri on bat, bat bederen: fitxatu egin dugu.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak