kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Dordokak eta elurra / Iñigo Aranbarri / Susa, 1989

Poesia objetu maitagarria denean Amaia Iturbide / Hegats, 1990-10

Izatea oroimenean daukan Iñigo Aranbarriren Dordokak eta elurrak izenburuko liburuak denbora zaharrarekin, iraupenarekin eta haurtzaroarekin konektatzen gaitu, euskera bezalako hizkuntza zahar batekin, afektua bezalako sentimendu zahar batekin. Egileak berak adierazi zuen Europako tradizio aberatsaren ibilbideak errekorritu zituela sinboloen klabeak erabiliz eta horrela dordokak eta elurrak euskerari zegozkiolako pista eman zuen. Dibujatzen duen maparen leku batzuk hauexek dira: Grezia, Aldude, Biarno, Nurenberg, Zuberoa, Nafarroa, Venezia… eta kanpo bidaia honekin batera bere baitarakoa ere, gogoratzea itzultzea bait da.

Epilogoa Koldo Izagirrek egin dion liburu honetan, Jonas Poisson bataiatu zuen hartan bezalaxe, nekez aurkitzen da erreferentzia zuzenik, zehar bideetan barreneko idazkeraren alde jokatzen du, mimetismoagaitik, agian, Bilbon zazpi urte eman bait du. Izan ere, Bilbo den laberintoak bakoitzari modu desberdinez eragiten digu.

Serbilleta mutur batean idatzi edo sakelan eramaten direnetakoen arima dute poemok: aztarna ñimiñoen kadentzia, finezia, poetari maiteenak zaizkion gauzen bilduma (koadroak, grabatuak, apoarmatuak, irakurketak…) exostismoarenganako lilura…

Batetik mina, gordintasuna, hotza eta, bestetik, maitasuna, lagunak, beraz; bi mutur hauen arteko mugan zirkuloak marrazten ditu, marginazioaren kutsuzkoak edo askatasunaren lurraldeak izan daitezkeenak. Batzutan, urgentziaz idatziriko apunteen antza hartzen diet esaldiei, bestetan, aire barearena. Bi tentsio hauen artean gauzatzen da bizitza, poema. Adjetiboek indarra dute: ez zaio apainduran gelditzea laket, esan egiten du eta mezua zama sinbolikoz kukutua egongo da.

Eritziak eritzi, goazen irakurtzera Iñigo Aranbarri berak zer zioen urtarrileko Egin batean, Bilbo-Hego Uribeko edizioan (1990/01/24) agertutako elkarrizketa batean: “Lotsatu egiten gara, beldurtu, Bilbao honen hizkuntzan mintzatzen, hain kobardeak gara. Beldur gara ez ote digun Bilbao madarikatu honek arima ohostuko…” Eta geroxeago: “Kobardea naiz, pentsatzen dut. Ihesian nabil agian. Ez naiz kale hauetako hizkuntzan mintzatu, eta begiak zabalik izan. Baina beharrezkoa al da hizkuntza zail horretan mintzatzea? Horrela mintzatu al zen benetan Gabriel Aresti Segurola? Eta Estepan Urkiaga hura? Eta asteasuarra?” Aitorpen zalantzakorren estaziotik, eskuraezina den hizkuntza batez mintzo zaigu Iñigo Aranbarri, hizkuntza poetiko batez, Dordokak eta elurrak irakurtzerakoan kontutan hartzeko den datua.

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak