« Poza eta gero, gora | Belauntziaren bidaia-hasiera »
Larrosak, noizean behin / Jon Iriberri / Erein, 1990
Poesia xinple eta intimista argazkiarendako Juan Luis Zabala / Argia, 1990-09-30
Gerardo Markuleta literaturari gogor eutsita bizi den txantxiku gaztea da. Hispaniar filologia egiten ari zela ezagutu nuenetik argi antzematen zitzaion bizio lotsagarri petral horrek hartua zuela. Urte batzu geroago, Oñatiko festetan, keak here menpean hartua zuen kobazulo tankerako taberna txiki batean azkenurren tragua hartzen ari nintzela, besotik heldu zidan, euskaraz mintzo, ea zer moduz bizi nintzen galdezka. Ez nuen ezagutu, berak azaldu behar izan zidan nor zen eta, ondoren, euskaraz idazten hasia zela ere esan zidan. Poz berezi bat sentitu nuela dut gogoan, kobazulo estu samar hartako giro hordigarriak —oihartzunak oihua bezala— multiplikatutako poza. Literaturaren bizio zentzugabe eta inmoral samarra bizi dugunoi poza ematen bait digu geure pareko bat edo beste ere badela egiaztatzeak, are gehiago geure adin berberetsukoak badira.
Geroztik, Gerardo Markuleta euskal literaturaren ageriko zirkuitu estuetan barrena ikusi ahal izan dut tarteka eta, azkenik, bere poema liburu bat ere heldu zait eskuetara, berak Jon Iriberriri egotzia.
Bi ezaugarri iruditu zait dituela liburuak aipagarri batez ere: xinpletasuna eta intimismoa. Eta bat etorri dira ezaugarri horiek Gerardo Markuletak ARGIAn bertan idatzitakoekin: poetak berak dio bere lana euskal poesiaren bi adar nagusietatik aparte geratzen dela: joera surrealistako poesiatik zein joera sozialeko poesiatik. Ez da beharbada Iriberri poesia xinple (ez surrealista) eta intimista (ez soziala) egiten duen bakarra, baina arrazoi bide du bere lana bide horretatik dabilela esaterakoan.
Iriberriren poesia xinple, ulerterraz eta intimista honi primitiboa deituko nioke neuk: poesiaren kontzepturik zaharrenari eta zabalduenari dagokiona, alegia. Iriberrik Markuletaren barnea husten du hizkuntzaren moldeetara, zuzen eta zintzo, aparteko biribilketa edo bihurrikeriarik gabe, prosazko idazkera arruntaren arau tipografikoak ere errespetatuz, eta betiere edertasun xinple eta apal baten bila “argazkiarendako”.
Esandakoekin ez dut inola ere Iriberriren liburuaren eta poesibidearen balioa gutxietsi nahi, ezta hurrik eman ere, neroni ere oso atsegin bait zait. Egiten asmatuz gero, edertasunaren bilaketak fruitu ederrik ematen badu, noizean behin larrosa eder, fresko eta biziren bat ikusteko eta usaintzeko aukera eskaintzen badu poetak, orduan merezi du poesia primitiboa irakurtzea ere, eta kasu honetan liburuak izenburutik bertatik agintzen duena bete egiten dela iruditu zait neuri behintzat. Lorategia zaintzen eta zabaltzen hasteko moduan haiz, Gerardo.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro