kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Poza eta gero / Jose Luis Otamendi / Susa, 1990

Poza eta gero, gora Jon Arano / Argia, 1990-09-23

Tonto-tontoan, laugarren poema liburuarekin datorkigu Jose Luis Otamendi, Ustela sailan estreinatu eta Susa-rekin jarraituz, poeta gazteen obren argitaratzearen lekukotza zaila azken honek hartu zuenetik.

Norbaitek ez baleki ere “Egunsenti biluzia”rekin plazaratu zen orain hamar urte Urola arroakoa, eta, hiruzpalau urtetako tarteekin, “Azken undinaren kaira” eta “Zainetan murrailak” eman ditu; “Poza eta gero” azkenik. Ezin esan daiteke emankorra ez denik izan orain arteko “Oto”ren hogeitahamar urtetako mundualdia.

Emankortasun horretan ez dio eskaporik eginen gizatiar zerutiar den edo zerk: dela astakeria latza den bizitza hau, dela heriotza, amodioa, denbora, oroitzak, eta zer esana emateko den gai orok.

Poesia beti poesia, eta, nola nik esplika poesia? Esan daiteke, zinez, poesia ez dela inolako ñoñokeria. Ez eta tristatzeko aurredisposizioan jartzen bagaitu ere, honen kasuan bezala. Lagun batek dioen maneran, irakurria izan arte ez da poesiarik. Poesia eta gero poesia, azpeitiarrak dioen legez.

Poza eta gero, poesia, dio gure sujetuak. Pozaz ari zaigu gehienbat oraingo honetan, azken aurrekoan maitasunaz edo aritu ondoren. Eta poesiaren aurretik, zer? Aurrena, poesia egitearen plazerra, nire ustez, —zenbat orgasmo honez gero aixkide?!—, errealitatearen aurretik, eragiten datorrela poesia.

“Poeta denaren sinale” izenburua eman nion duela zenbait urte, Josu eta biok elkar hizketa luzeegi bat burutu Jose Luisekin eta erreketa hartatik salbatu zen artikuluxka hari. Berak, egiten bide duena, bestalde. Bai baitakit sorkuntzaren ostera hustuketa ederrak eta orrazketa galantak egitearen zale dela, bere poesi-lanaren mesedetan.

Harakoan zioen —berak esan zituen, geuk jarri ez bagenituen ere, eta gezurrik ez da beraz. Zein kajoietan ote gure kontzientzia txarra?— gauzekin oso pozik geratu nintzen, “ematen zuen”, irakurketa heteroklitoak aipatzen zizkigun eta zer ikasirik izan nuen berarengandik.

Bizi duena nabarmentzen da bere poema bildumetan eta nabari da eklektikotasun hori, inork gutxik bezain ongi menperatzen duen bertso-errima libreko musikalitate arraro edo aparta hori eta, bertsolari alprojen moduan, bukaera preziso-preziosoekin pastelaren ginda poema bakoitzari jartzen dioenean.

Kritika ez bada ere, nire inpresioen iruzkina egin nahi nuke. Eta irakurri arte arte berori ez dagoenez, berak esandakoez balia.

Esaidak/ bizirik izateko/ zorneak jandako lurrok/ maite behar ditudala karatxo/ (…), “senda ezin hil Babe” aidanez. Eta nik diot “bizidunentzat ba ote medizinarik?”, eta hala ez denez, autopsiak zerbaitez salbatuko bagaitu, bizitzaz salba gaitzala.

Baina ez nuke autopsiarik egin nahi hemen. Besteren artean, “Zutaz idazteko jaio bide nintzen mundura”, ez dio Otamendik. Zu, ni eta hi dirateke aurretik aipatutakoez gain, bere produkzioaren konstante kontinuista batzu. hizkuntz aberastasuna, hitz jokoak, errekurtsoen jakituria eta abar.

Askorik aldatu ez duenik usteko duen zenbaiti ordea, esan beharrean nago, tristatzen bagaitu ere, ez gaituela lehen bezainbat tristatzen Jose Luisek, “erak ikasi” ditu eta ez da garai bateko injenuoa.

Ikus bestela adibidea. Ikus azken aurreko liburuko lehen poema, hots, “Ene herriko plazak arku asko ditu / (…) mutikoek berriz / bazkalostean / kurloeien ordez / harrika aingeruak bota dituzte”; edota “Hondartzan utzi nahi nuke nire gorputza / arratsez / marea behean / antxeta rafaga batek akribilatua”. Orohar, hobera egin du, nire gustorako.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak