kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Mimodramak eta ikonoak / Juan Mari Lekuona / Erein, 1990

Beste finikito bat Edorta Jimenez / Argia, 1990-09-16

Aspaldi honetan euskal literaturako bideak finikitatzen ari direlakoan nago, asmatu dudan aditz itsusi horren erabilkeragatik barkamena eskatuta. “Obabakoak” eta “Azukrea belazeetan” liburuek itxita utzi dute “basoa” gaia euskal literaturan, zati luze baterako behintzat. Juan Mari Lekuonak ekarri digun “Mimodramak eta ikonoak” izenekoak ere euskal poesigintzako kapituluetariko bat burutzen du. Lekuonaren poesia kultua da —haren erreferentzi mundua jakintzaren arlo bereziak, historia eta artea, sakon ezagutzea eskatzen bait du—, trinkoa —olerki bakoitza mosaiko konplexuago bateko osagarria delako eta, aldi berean, trinkotasunez borobildua delako—, eta mamitsua —antropologia eta erlijioarekin zerikusi handia duen mezuaren eroalea delako—. Juan Mari Lekuonak kosmoa bere osotasunean hartzeko gura eta irrika adierazi izaten du. Gizakiaren gorputz osagarrietan halako transzendentzia igarri zuen “Ilargiaren eskolan” izeneko liburuan, orain arte azkenekoa izan den horretan, alegia. Oraingoan berritz, kosmotasunerako bokazioaren ildo beretsuan, metahistoria egin gura izan du.

Maiuskulez idatzita, Ororen sorreran kokatu du bere burua; abiatu ere aurreistoriako grutetan abiatuta —hitzari berak ematen dion konotazioa eta guzti— barne jarioak, emozioak, paisaia fisikoari lotuta interpretatu ditu. Azkenean mitologiara ailegatu da, laberintikoa ere baden bidaian. Laberintoan barrena ibiltzeko erabili izan dituen oinak izan dira bestalde, hitzak zehatz hautatzea, ederto jostea eta azaldu gura dituen abstraziotarako berba multzoak osatzea. Hala bada, filosofo, antropologo eta halakoei ere zer ausnartu emango die liburu honek.

Juan Mari Lekuonaren bidea epigonikoa da. Nekez onartuko du jarraitzalerik. Berea da, horregatio. Hara hemen, bada, zer dela eta hasi naizen finikitoak aipatuz. Bere bizialdiko azken hogeitamar urteak, gutxienez jota, poesigintzari eskaini dion gizonak nire begirunea aitortu behar diot, aitzitik. Batez ere liburu hain ederra egin duenean, nahiz eta poesibide honek euskal literatura bide baztertuetan barrena harago daroala sinestuta egon ni neu.

Amaitzeko, liburu hau irakurle gehienei gaitz egingo bazaie ere, ezinbesteko erreferentzi puntua da poesigintzan diharduen edonorentzat. Alfa eta omega bait da Lekuona. Bere eskolako bakarra bera baledi, hainbat hobe, nekez gaindituko bait du inork maisua.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak