« Hamaseigarrenean aidanez eta Mario Ricciren heriotzaz | Bigarren aktua »
Antzerkia / Esteban Urkiaga, Lauaxeta / Euskal Editoreen Elkartea, 1990
Poeta guztiak ez baitira antzerkigile Sinatu gabea / Argia, 1990-11-04
Lauaxetaren poesigintza ezagunago baldin bada irakurria baino, haren antzerkia ez da ezaguna, are gutxiago irakurria. Lauaxetaren antzerkigintza bi lanek osatzen dute, nahiz Jon Kortazarrek prestatu duen liburu honetan lau agertzen diren; bi itzulpenak baitira. Bere berea den lehendabizikoak “Asarre aldia” darama izena. Gai aldetik nola egituragatik nahikoa topikoa dirudi; horko alarguna alargun topikoa da, eta alargunari senarra zuenak zor zion dirua kobratzera datorrena aspaldiko burlazko komedietako topikoa ere bada. Azkenean, topikoak topikoari jarraiki hartzekoduna alargunaz da maitemintzen, eskena inozo eta naif kutsuko batean.
Bigarrenak “Epaiya” du izena. Fartsa moduan antolatuta, entretenimendu gisa onartu behar da, ez baitago epai horretan beste helbururik, ondo pasatzea eta emakumeen kondizioari buruz ironizatzea baino.
Interesgarriagoa iruditu zait bi itzulpenen arteko lehena, “Balbia” izenekoa, Maurice Maeterlinckek bere garaian idatzi zuena. Idazle belgiar, katoliko eta sinbolista honek eragin zuzena izan zuen Lauaxetaren poesigintzan, eta poesiaren historiari errespetu pittin bat zor baldin badiogu, mende honetako poetarik onenetakoa dela esan daiteke. Beti esan izan ohi da poetek hobeto erakusten dutela beren lana antzerkiaren bidez beste prosa klase baten bidez baino, eta idazle belgiarraren kasuan bere sinbolismoa eta heriotzarekiko gogoeta eta irudipenak argiro erakutsiak baldin badira, ezin dezakegu esan gauza bera Lauaxetari buruz, nahiz bien kasuak konparagarriak ez ziren. Lauaxetak bazuen, asmo didaktiko bat, antzerki-lanak idatzi zituenean. Eta are gehiago, liburu hau osatzen duen laugarren lana itzuli zuenean. “Iru gudari” izenekoa, Imanol Sotarena, aberriari eskaintzen zaion kantu bat baita, abertzalea izatea zer den euskal jendeari azaltzeko eginda, horrek dakartzan ondorio guztiekin.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi