kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Hamaseigarrenean aidanez / Anjel Lertxundi / Erein, 1983

Hamaseigarrenean aidanez eta Mario Ricciren heriotzaz Maribi Unamuno / Jakin, 1990-10

Lagun ugarik aztertu izan du Hamaseigarrenean aidanez nobela ikuspuntu ezberdinetatik abiatuz, azken urteotako gure literaturaz arduratuz. Oraingo honetan egin nahi litzatekeena zera da: Lertxundiren nobela honen eta Mario Ricciren heriotza filmearen artean badaudela deritzogun zenbait gai, azpigai, arazo,… edo nahi den, gauza berdinen berri ematea, ikuspuntu honetatik esango da esatekoa.

Duela urte pare bat, neguko gau batez, bakarrik nengoela eta deitu ere egin gabe, aurrera etorri zitzaidan, etxera, Mario Ricciren heriotza filmea, (“argiz beteriko leihoa” piztuta nuen eta), begira jarri nintzaion eskuak batuta eta nire memoriaz gehiegi fidatzen ez nintzelako edo, halako batean presaka joan nintzen boligrafoa eta papera hartzera, filme horretan aipatzen zen zenbait arazo eta aipaturiko Lertxundiren nobelaren artean berdintasun nahikoa nabariak ikusten bait nituen. Ondoko hauexek dira paperpunta hartatik, gaur ateratzen ditudan oharrak:

Bai Hamaseigarrenean aidanez eta bai Mario Ricciren heriotza giro erruralean gertatzen dira. Herrixka banatan giroturik daude.

Ez du datu honek adierazi nahi izango trageriak herri txikietan baino gertatzen ez direnik, baina, eurotan ematen mien tratamenduaren apartekotasuna nabaritu agian bai.

Bai nobelan eta bai filmean, bertako biztanle baten heriotza kontatzen zaigu, baina kasu bietan gertakizuna estali egiten da eta gainerako biztanleek istripu batengan sinistuko balute bezala aurrera egiten dute, arazoan gehiago sakondu gabe, ezer aztertu gabe. Ez dago biztanleen aldetik egia azaleratzeko grinarik, nahiz eta ziur diren istripu-itxurako horren azpian badela beste egiarik. Ez dakigu herriok zergatik ez duten jakinminik, are gehiago, egia aztertzen inor ibiltzerik ere ez duten nahi. Agian errealitatearen tragikotasunaz jabetzen direlako eta egia azaleratzeak ez hilei bizirik eman, ez inori mesederik egiten ez dielako.

Herriak egia susmatu egiten du baina kontzienteki ixildu egiten da.

Bada kasu bietan emakume bat, erbesteko emakumea eta herrian bizi dena, ezkontzaren ondorioz. Daitekeena da Martzelinaren samina filmean agertzen den Cathyrena baino grabeagoa izatea. Nobelan agertzen zaigun andrazkoa, filmekoaren ondoan, askoz ere baliapide gutxiagoz hornitua dakusagu, baina bai bata eta bai bestea bakardade izugarrian bizi dira, egoerak bere sareetan harrapaturik; baliteke Cathy errekurtso handiagoetako emakumetzat hartzea, baina egoeraren gogortasunetik aldentzeko posibilitatea, batean zein bestean itxita dago, ezin dute euren bakardadea eta ondorioz tristura alde batera utzi.

Cathy, desesperaturik, etsirik bizi den ospe handiko zientzilari baten itzalean bizi da, bere bizia senarrari emanik berau salbatzeko intentzioan, alde egiteak gizona lurperatuko lukeenez, horrelaxe bizi izateari derrigortua.

Martzelina ere, Domingoren itzalean bizi den emakumea da. Ez da ezagutzen Domingoren heriotz bila ibiltzearen arrazoia baina berak, heriotza, desesperantzaren azken maila legez bilatzen du bere bizitzan eta azkenik lortu egiten du. Martzelinak ezin du bere senarra lagundu, ezin du salbatu.

Andrazko biok, inork eskatu gabe, euren senarra salbatzeko ardura eurenganatu dute, agian inor salbatzearen ezintasunaz jabetu barik, edo ta aukeratu dituzten gizonek horretara bideratu dituztelako, edo txikitatik izan duten heziketak hori irakatsi dielako. Dena den, gainditu ezineko bakardade kontziente minberan bizi dira.

Emakumeen presentziaz bada beste puntu berdin bat. Zein nobelan zein filmean, emakume ostalari bat badago, beronek herriko beste emakumeek baino bizimodu sexual liberatuagoa daramalarik. Pertsonaia topiko honen agerpena azpimarragarri dugu lan biotan.

Bada, azkenik, beste puntu interesgarri bat aipatzeko. Nobelan narratzailea gizonezkoa dugu, kazetaria ogibidez, istripu-hilketa argituko duena. Filmean ere kazetari bat, telebistarako lan egiten duena da istripu-hilketa aztertu eta argituko duena. Bera da istorioaren gidari, bere ikuspuntutik einaten zaigu gehiena. Herriak fikzioan oinarrituriko errealitatean bizi izateko nahia patenteki agertzen duen artean, kazetariok izango dira lozorro horretatik ateratzeko jirabira guztiak egingo dituztenak. Ez dakigu fikziozko errealitate horrek berak azkenean herria itto ez ote lukeen egingo, baina hala gertatu aurretik pertsonaia erbestear-narratzaileok askatu egiten dute, egia osoa era kontzientean bizi beharraren mezua balekarkigute bezala; herrion izakeraren eta bizikeraren aldaketa proposatuko baligute legez.

Kanpotar askatzailearen topikoarekin bat egiten dugu. Askatzaile den ala ez…

Gure literaturan, gure nobeletan kontatzen zaizkigun fantasiak, ala errealitate moldatuak, aldatuak ala dena delakoak, mundean beste literatura, zine edo fikziozko istorioak kontatzeko erabiltzen den edozein mediotan kontatzen direnen antzerakoak ditugu. Gure herrirako imajinatzen ditugun tragerietarik zenbair, munduko beste herri batzuetarako ere imajinatzen dituzte beste batzuk. Irudimena, errekreazio fantastikoak, bakoitzak bizi duen inguruak eta kulturak eta abarrek landuta baina, indibiduoongan amankontunak ditugn, ondorioz, lrauen manifestazioak berdin-berdinak ez diren arren, zenbait alditan badituzte garapen para1eloz agertzen zaizkigun punto koinzidenteak.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak