« Fabulagile ahaltsua | Agirre: bilutsik munduan barrena »
Elorri / Bitoriano Gandiaga / Jakin, 1989
Zuritasun arantzatsua Amaia Iturbide / Hegats, 1991-12
Bigarren argitaralpena izanagaitik ere, Bitoriano Gandiagaren “Elorri” aipatzea merezi duelakoan, berrirakurketa batean oinarritutako lerro hauek hona ekarri ditut. Mendatarraren erromesaldi poetikoan ostatu den esaldi bat dago, Juan Mari Lekuonak liburuaren epilogoan biltzen duena: “bizitza apala da, gogorra da, minbera da. Baina maitagarria ere bada”. Gauzak bere sinpletasunean dira; izenaren ostean izana dago. Eta euren mintzaira propioa dela medio, poematxootan Arantzazuko komentu kristalezkoa, adjetibo finez brodatua eraikitzen du. “Ardi”, “lore”, “mendi”, “arkaitz” bezalako hitzen barrua arakatu du poetak, hauek bait dira liburu honen gorputz espiritualaren elkarguneak (“Beti lurrezko to beti arimazko”, 50. orr.). Hizkuntzaren barrutik mintzo zaigu, ahots intimistaz.
Sinpletasunaren alorrekoa den beste kontzeptu bat txikitasunarena da. Inguru biluzi, garbi eta isilaren gunean, egilea haurtzarora itzuliz doa —poetak ez. bait dio ume izateari inoiz uzten, ez duelako lilura ezta garrantzi gutxiko arrazoiengaitik mintzeko gaitasuna galtzen—, begiak lasaitu egiten ditu eta kontenplazio mistikoan sartzen da, izadiarekiko hartueman gozoan. Izaditik gauza txikien, hala nola erle, txori, sasi edo belarraren inpresioak banan banan jasotzen ditu eta gertu dauzkan gauza txikiokin urrunetarainoko bidaia egiten du, sinbolo bihurtuz.
Izadiak gogoetak egiteko bidea opa dio. Geroan mantenduko duen gizatasunarekiko ardurak hemen du lehen urratsa:
“Gauzak, Jauna, pozik dagoz,
baina gizonak min dira.
Nire arima tristeki dago
izadiari begira.”
Gandiagarentzat “gizona” oinarrizko hitza da. Elorria gizonaren bizitzaren sinboloa da. Existentzialismoarekiko kezka ere agertzen du. Salbatore Mitxelenak “Arantzazuko euskal poeman”-n (1949) kimatutako existentzialismoak Gandiagarengan izan du jarraibidea, baina ñabardura desberdinez. Lehenengoak, kantu zaharreko poemario epiko lirikoan, santutegiaren kanpo historia kontatzen digu eta paraleloki bame historia, euskal herri xehefededunarena, tonu epiko-handitsuz. Bigarrenean ez dago horrelakorik, zerbait airezkoa, ametsezkoa da uzten digun aztarna.
Gandiagarekin berehala identifikatzen dugun gaia, nahi eta ezinaren arteko borrokarena da, baina ez “Hiru gizon bakarka” eta “Denbora galdu alde”-n duen garraztasunaz. Oraingoan minak eta pozak elkarri egiten diote musu.
“Elorri” mami-azala ondo jositako soineko apala denez gero, leuntasunez tratatutako gaiei bizkaierazko soinu leuna dagokie, trikiti-koplez polito estilizatua. Baina gaiak anitzak direnez gero, euskal metrikak eskeintzen dituen molde desberdinetatik asko erabiltzen ditu: nolako edukia halako ahapaldia.
“Elorri”, koru gregorianoaren epeltasunez, barrua aberasten duen liburu horietako bat da, iragan ahala gelditzen denetakoa, non poesian askotan gertatzen den bezala, txoriaren hegalaldia txoria bera baino hunkigarriagoa den, non poesia zerbait gogozkoa dela entzun ahal dugun. Urte eta egoera jakin batzuetan idatzia egonagaitik ere, oraindik bere edertasun mehean dirauen liburu horietako bat da.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi