kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Mintzaren mintzoak / Joxe Austin Arrieta / Elkar, 1989

Hizkuntzarekiko sentiberatasuna Amaia Iturbide / Hegats, 1991-12

Ezer baino lehen, zinez aitortu beharrean nago JoxeAustin Arrietaren prosarekin ez bezala, haren poesiarekin kontaktatzea kostatu egin zaidala, agian bere poemagintzarako aukeratu duen joera kultistagaitik edo adierazteko barrokismoagaitik (azken ezaugarri hau here hitz lauari egokituago, nire irudiko). Baina denborak une konkretuetan antzematen ez duguna geroago apreziatzeko abagunea eskeintzen duenez, Joxe Austin Arrietaren jardun poetikoa estimatzeko sasoia etorri zaidala uste dut.

Bai izenburua —Mintzoen mintzak—, bai erdialdeko orrialdean aurki ditzakegun bertsoak —“Mintzoa beti mintz / mintz-aniztuna” (65. orr.)— aski adierazgarri dira liburua zertan den jakiteko: hitzaren bilaketa eta bilakaera, helburu literarioez gain, linguistikoak ere bait daude, ohituta gauzkanez. Polifonia bezala difinituko nuke liburua: metrikan, sonetoak, kopla zaharrak eta gehienbat bertso libreak erabiltzen ditu; tonuari dagokionez, lirikotik ironikora, eta alderantziz, iragaten da; askotariko gaiak ukitzen ditu, poltikoa tinkoena bada ere, abertzaletasunaren lekuko; aide batetik, euskal tradizio poetikoa (erromantzeak, Lizardirekiko zorra) jasotzen du eta, bestetik, literatura unibertsalarena (collagea, idazketa automatikoa). Guztia teknika metaliterarioaren barruan, atalen josgintzaren ostean hitzaren artisau on baten eskuak izkutatzen direlarik.

Idazle ororen modura, Joxe Austin Arrietak ate zabal bat dauka gorderik, bide berriak urratzera daraman atea. Jakina da, poesian errepikaziorako dagoen tentazioa uxatu behar deia, pozoina bailitzan, obra bat errepikazioan erortzen bada, bizitasun gabea ateratzen bait da. Eta euskera bezalako hizkuntza ez normalizatu batean, berrikuntza oro, eta are gehiago joera kultista batetik abiatzen bada, hasieran asimilatzeko zailtxoa gertatzen da. Horregatik, horrelako ekimenei denbora eman behar zaie. Hauxe, bada, izango litzateke punturik eztabaidagarriena eta bidenabar, txalogarriena. Ausardia eduki behar bait da eta ixilpeko apostu asko irabazi, honako hizkuntz-maila lortzeko.

Hizkuntzaz ari garenez, euskerari dion begirunea aipatuko nuke. Hainbeste maite dituen behialako eleak arretaz biltzen ditu eta bere testuinguruan kokatzen, eleoi gaurko ongi etorriak emanez. Zeren bait dakigu, harria bezala, hitza ezin daitekeela errotik erauzi, bestela arima betirako galtzen duelako.

Irakurlea naizen aldetik, idatzi ditudan beste literatur-irazkinetan bezalaxe, oraingo honetan ere, azken lerroak eritzi pertsonalago batekin itxiko ditut, esanez Joxe Austin Arrietak euskal hizkuntzaren alde egiten diharduen lanari miresgarri deritzodala.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak