kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Pausoa noiz luzatu / Andoni Egaña / Alberdania, 1998

Pausoa noiz luzatu Iban Zaldua / Hegats, 1999-10

Adiskide batek Andoni Egañaren lehenengo lana oparitu zidanetik (Sokratikoek ere badute ama, Erein, Donostia 1989) bere hurrengo narraziolanaren esperoan egon naiz. Irakurleok, ordea, ez dugu zorte gehiegirik izan: Jon Sarasuarekin batera argitaratutako Zozoak beleari (Alberdania, Irun 1997) gutunizketan azaltzen ziren Krexentxioren balizko eleberriaren pasarteetako zantzuez aparte, ez dugu aukerarik izan lehenengo lau ipuinen bilduma hartan erakusten zituen hizkuntz aberastasunaz, ironiarako joeraz eta anekdota garatzeko trebetasunaz gozatzeko. Oraintsu arte, alegia.(Aukerak izan dira, noski, ugari gainera, baina, bertsozale ez naizenez ez diet onura handiegirik atera.) (Eta adierazpen honen ondoren —eta ondorioz— anatemapean nagoelako ziurtasunaz, hel diezaiodan, behingoz, gaiari.)

Itxaronaldia itzal handiko lan batek hautsi du: Pausoa noiz luzatu eleberriak. Liburu eskuzabala da, 282 orrialdetakoa; alde horretatik, beraz, ez dugu Egaña prosaegilezaleok kexatzeko arrazoirik. Hamazazpi ataletan banatua, bat-bateko kontsumorako eleberri errazen eskemetatik kontzienteki urruntzen saiatzen den lana dugu. Zinez harrituko nintzateke 1998ko literatur uztari dagozkion sari nagusien arteko bat bederen eskuratuko ez balu. Eleberriak Kandido Labakaren istorioa kontatzen digu, bi plano ezberdin tartekatuz. Horietako bat 1960 urtean kokatzen da: Frai Kandidok, Zarauzko Lanbide Eskolako buruak, Madrilera joan behar du ikastetxeari eman dioten saria Estatu-buruaren eskuetatik jasotzera. Bigarren planoak hogeita hamar urte atzera garamatza, Labaka sarjentua Errepublikaren aldeko Jakako matxinada militarraren partaide izan zen garaira; porrot itzela (baina aldi berean II. Errepublikaren atari) izan zen ahaleginaren kondaira eleberritua dakarkigu Egañak.

Planoak tartekatzen direla esan dut, eta hala da: atal bakoitzak bestearen ispilu gisa funtzionatzen du, 1930etik 1960ra eta 1960tik 1930era salto eginez narrazioan aurrera egiten dugularik. Helburua Kandido Labakaren izaeraren eta portaeraren nondik-norakoak eta sustraiak azaleratzea da. Alde horretatik, eleberriaren egitura handizalea da: une biak maisuki nahasten dituen sarrerako lehenengo atal baten ondoren, 1930-1960 denbora-planoen dantza hasten da. Lehenengo, atal bikoitietan zehar, Galán eta García Hernández kapitainek zuzendutako Jakako altxamenduaren eta haren porrotaren disekzioa egiten digu Egañak, pausoz pauso, 1930eko abenduaren 12tik 15era (epilogo moduko bat gehitzen dio, hamaseigarren atalean); kapitulu hauetan hirugarren pertsona erabiltzen du narrazioaren gidari gisa.

Atal bakoitietan, ordea, lehenengo pertsona da nagusi, eta diskurtsuek 1960ra garamatzate. Ahots ezberdinek Frai Kandido Madrilera abiatu aurreko orduen kronika bitxia egiten digute, eta beti ere haren izaera, historia eta zioen gainean: zergatik onartu du diktadorearengandik saria jasotzea? Zergatik sartu zen komentura? Nondik datorkio kontraesanez beteriko nortasuna? Zer dago Frankori daramakion zurezko kutxaren barruan? Atal horietan zehar Eskola inguruko pertsonaien ikuspuntu anitzak ezagutzeko aukera izango dugu: aita Goenaga atezainarena, Pascual Duarte itzultzen ari den fraide euskaltzalearena, sermoilari trebea izan- Eleberriak Kandido Labakaren istorioa kontatzen digu, bi plano ezberdin tartekatuz. Horietako bat 1960 urtean kokatzen da: Frai Kandidok, Zarauzko Lanbide Eskolako buruak, Madrilera joan behar du ikastetxeari eman dioten saria Estatu-buruaren eskuetatik jasotzera. Bigarren planoak hogeita hamar urte atzera garamatza, Labaka sarjentua Errepublikaren aldeko Jakako matxinada militarraren partaide izan zen garaira; porrot itzela (baina aldi berean II. Errepublikaren atari) izan zen ahaleginaren kondaira eleberritua dakarkigu Egañak.

Planoak tartekatzen direla esan dut, eta hala da: atal bakoitzak bestearen ispilu gisa funtzionatzen du, 1930etik 1960ra eta 1960tik 1930era salto eginez narrazioan aurrera egiten dugularik. Helburua Kandido Labakaren izaeraren eta portaeraren nondik-norakoak eta sustraiak azaleratzea da. Alde horretatik, eleberriaren egitura handizalea da: une biak maisuki nahasten dituen sarrerako lehenengo atal baten ondoren, 1930-1960 denbora-planoen dantza hasten da. Lehenengo, atal bikoitietan zehar, Galán eta García Hernández kapitainek zuzendutako Jakako altxamenduaren eta haren porrotaren disekzioa egiten digu Egañak, pausoz pauso, 1930eko abenduaren 12tik 15era (epilogo moduko bat gehitzen dio, hamaseigarren atalean); kapitulu hauetan hirugarren pertsona erabiltzen du narrazioaren gidari gisa.

Atal bakoitietan, ordea, lehenengo pertsona da nagusi, eta diskurtsuek 1960ra garamatzate. Ahots ezberdinek Frai Kandido Madrilera abiatu aurreko orduen kronika bitxia egiten digute, eta beti ere haren izaera, historia eta zioen gainean: zergatik onartu du diktadorearengandik saria jasotzea? Zergatik sartu zen komentura? Nondik datorkio kontraesanez beteriko nortasuna? Zer dago Frankori daramakion zurezko kutxaren barruan? Atal horietan zehar Eskola inguruko pertsonaien ikuspuntu anitzak ezagutzeko aukera izango dugu: aita Goenaga atezainarena, Pascual Duarte itzultzen ari den fraide euskaltzalearena, sermoilari trebea izan- zehar aurrera egiteko lortzen duen aisetasuna gozagarria da benetan. Batere trabarik egiten ez duen eleberria dugu Pausoa noiz luzatu.

Baina, bestalde, eta gustura irakurtzen den eleberri bat dela esanda, asegabe utzi nauela aitortu behar dut. Bi bloke edo planoetatik ezin ezkutatu 1960ko pasarteak direla gehien gustatu zaizkidanak: ahots ezberdinak maisuki moldatuta daude (definizio falta nabari zaion Inazio baratzezainarena alde batera utzita, akaso), eta ezberdinak direla somatzen da, baliabide hori erabiltzen duten euskal idazle guztiei buruz ezin esan daitekeen zerbait; eleberri honetan egokia da, eta Egañak ondo baliarazten du. Alde honetatik, falangistarena bezalako kontakizunak gozagarriak dira oso. Mementu historikoaren zatikako erradiografia zorrotza lortzen du Egañak lehenengo pertsonan idatzitako atal hauetan, 1960ko garai harekiko nolabaiteko enpatia erakutsiz. Emaitza, ezbairik gabe, bikaina iruditu zait.

Ez zait gauza bera gertatu, ordea, 1930eko pasarteekin. Ez historikoki gaizki oinarrituta daudelako: akats benetan xume batzuk alde batera utzita (esaterako, “estraperlo” hitzaren erabilera anakronikoa), alde horretatik dokumentazio eta girotze-lan sendo bat dagoela aipatu beharra dago. Egia esan, kontakizunaren gaia (gaizki prestatutako errebolta baten gorabeherak, zutabe militarraren euripeko martxa patetikoa hondamendirako bidean) ez da bereziki ikusgarria, eta, linealegia izateaz gain, grisa suertatzen da; Egañak ez du kasik ironiarik erabiltzen, adibidez. Akaso ezin zen bestela egin, baina emaitza estatikoegia dela iruditzen zait, eta bizitasuna falta zaiola, oro har. Hala ere, Egañak esanahi eta sakontasun handiko eszena batzuk lortzen dituela gehitu nahiko nuke, Errepublika garaiaren hasieran Galán eta García Hernándezen omenez eskaintzen den antzerki-emanaldiarena, esaterako, edo Galán-ek kontatzen duen sentimenduen ipuinarena. Baina, batez ere, ez da garbi ikusten (hots, nik behintzat ez dut oso garbi ikusi) bi zatien arteko lotura, eta 1930eko episodio horrek pertsonaia nagusiaren garapenean —1960an gertatuko diren pasarteetan— jokatzen duen errola. Liburuaren eraikuntza, eskema, nahi bada, gardena da, aurreko lerroetan trakeski azaltzen saiatu naizen bezala: alde horretatik idazleak egindako plangintza-lana ukaezina da. Baina iruditzen zait Jakako altxamenduaren kontakizuna gehiegi pausatzen dela Galán eta García Hernández kapitainen pertsonalitate eta gorabeheretan, eta ez horrenbeste Labaka sarjentuarenetan: matxinadan bizi izandakoak fraide izango denarengan izan zuen eragin erabakiorrari buruzko aztarna gutxi ematen ditu testuak, edo ez dira oso aztarna argiak; behin baino gehiagoetan anekdotikoegiak direla ematen du. Izenburuak aipatzen duen pausaje-aldaketaren eragileak lainotsuegi agertzen zaizkigu, eta bigarren irakurketaldiak argitasun gehiago eskaintzen badu ere, eleberri hankamotz uzten jarraitzen du. Horretaz gain, 1960ko narrazioen leit motiv nagusia —“oparia”—, azkenean, metaforikoegia suertatzen da, eta metafora horri ez dagokio, nire uste apalean, azkenengo atalean ematen zaion ezinbesteko irtenbide errealista (zeina, halere, beste eszena zoragarri eta izugarri ondo trabatu batean gauzatzen baita). Ondo ulertuko den bezala, ezin diot balizko irakurleari horri buruzko argibide gehiagorik eman.

Horrek guztiak ez du baliogabetzen, inolaz ere, Egañak eleberriarekin egin duen ahalegin txalogarria: erabat biribila ez bada ere, pasa den urtean argitaraturiko lanik garrantzitsuenetako bat dugu, ezbairik gabe. Lan anbiziosoa da, ederki idatzita dago eta pasarte batzuk benetan antologikoak dira. Eta, are inportanteagoa dena, Andoni Egañaren hurrengoari heltzeko gogoa areagotzen du. Bizkor etor dadila.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak