« Auzi-mauziak | “Urte guziko meza-bezperak” »
Kantikak / Gabriel Lertxundi / OSB, 1947
Kantikak Ibinagabeitia'tar Andima'k / Euzko Gogoa, 1951-09
Euskalerrian eliz abestietaz egin dan libururik ederrena duzute noski, Beloke’ko beneditano, Aita Dom Gabriel Lertxundi’k orain iru urte argitarazi zuena. Aldi artan gure aldizkaria sortzeko zegoen, eta ezin gentzakean gertakari garai orren berririk eman; bainan egun, ezin gindezke mintzul lotu.
Esan gabe doa, “Kantika” liburua Pyrene’z unaindiko eliz-kantikaz osotua dela. Lertxundi Abak, eskualde aietan, amazazpigarren euntaroa ezkero argitara diran kantika liburu guziak arakatu ditu. Baita ere, erriz-erri ibilia dugu xaar ta xumeei kantarazten zenbait berri, xaarren artean, atxeman naiez.
Azkue ta Donosti Abaren bilduma okituak ere erabili ditu; aiek egin lan iakingarria euskal eresiaren oñarri gertatu baita ardatz orren inguru euskal-ereszaleak bearko dute lan osoagorik agertzen ez dan artean. Labur: Lertxundi’k bere bilduma ospetsua osatzeko euskal-eres-agiri danak bildu, ikaz ta arakatu ditu. Lan gaitza benetan.
Kantikak obeki aditzeko itzaurre mamitsu ta ernegarria ezarri dio bere liburuari. Sarrera ondoan, euskal-eliz-abestien nundiko ta noiztikotasunak argi aski nabarmentzen ditu. Berri aunitz eta ustegabeak arkituko ditu noski irakurleak. Guziak ordea, gaurko yakin-bideei dagokienez, progaz sendotuta.
Gomutan dut oraindik luzaro ez dala, Laburdi, Xubero ta Pirene’z unaindiko kanta aunitz euskal-abesti yatorrentzat genituen. Egia esan, kantu geienok Donosti Abaren bitartez gureganatu ziran, eta ark euskokutsudunak besterik etzituen yaso bere argipenetan emateko. Ala ere, nork esango zukean “Zer dirade gure egunak” en melodi xotilla prantzi-kanta batetik yetsia zenik? (Ikus Lertxundi-Grignon de Monfort.), “Oi, Betlehem!” kaskoina zenik? Eta alaxen da izan ere eta Lertxundi’k argi asko yartzen digu begien aurrean. Ezin uka Frantzia’ko kantak euskal elizetan izan dun ziri ta eraginkortasunik.
Kanta oiek gere-gere genitunak elizetatik aizatuko zituten noski, eta gutxi baino ez zaizkigu gelditu, ederrenak alere. Bilduma egileak, ia lareun kantu batu ditu liburu ortan eta geienon iturburua ere azaltzen digu. Prantziatikoak ere, idazleak dionez, euskaldunek, zearo beretu baino len, beren giro ta izatez oretu zituten, arimaren sakonenetik iragazirik. Orrela. abesti oiek euskaldundu zitun eta orrezkero, aintzat ar gentzake.
Gerora beste prantzi-kanta ugari apaiz ta mixiolariek sartu zituten. Berriki gure elizetan sartu kantika oriek etzuten eusko kutsuz yazteko betarik izan, eta ori dala bide, biltzaileak, bazterrerat utzi ditu zenbait. Ederki egiña. Onartu dituen beste batzu bazterrerat utzi ba’litu, obeki egingo zuen. Beti ere Prantzi eliz kantikek arin xamarrak dituzute ritmoz, melodiz eta gainera kanore-gabekoak. Militar-kutsua darie eta laister antz-eman dezaiekegu. Prantzikutsudun kanta oro iñaustea ordea, kiñatze gogorregia zitekean. Beaz barnakizun zaigu A. Lertxundi aietako zenbaiti ere toki eman dielako bere bilduma ederrean.
Gure Euskalerrian, aldiz, españar kantak ez du ainbesteko eragiterik izan. Egia bertzalde, gurean erriak ez duela lapurtar eta beste anaien yoerarik izan elizetan kantatzeko. Lotsagarriagoa oraindik: gure Euskalerrian erderaz kantatzen zan, erriak ez noski, koruak baizik. Zori onean, bada orrela erria ezitzaigun yabetu koruetan abestu erdal-kanta funts-gabekoetaz.
Noiz asi zitzaigun erria elizetan kantari? Euskalerrian, Lertxundi’k ederki ta zugurki sendotzen digunez, XVII’garren eunkia baino lenago. Amaseitaroa ezkeroxe, aurreneko kantu-bildumak argitaratzen ditu Etxeberri donibandarrak. Beraz, aren aurretik ere, kantari ziarduten euskal-eleizetan. Gure Euskalerrian etzan berdin gertatu. Emezortzi-aroan Kardaberatz edo Basterretxea’k idatzitako Kristoren Pasioa kantatzen asi ziran. Nere errian kanta ori eman oi zuten kalez-kale, amabi arrantzalek, garizumako ostiraletan, gero, ostiral-gurenez, apostolu jantziz, ibildeunean ere kantatzen zuten erriak erantzuten zielarik. Oitura eder ori galdu zan, zoritxarrez, beste oitura eder ori galdu zan, zoritxarrez, beste oitura eder asko galdu diran bezelatsu. Geroago prantzizko tarrak zenbait kanta eder edatu zituten: “Erdu pekataria”, “Agur dolorezko” ta abar. Erriak ordea etzuen bererik, gutxi baino.
Gure beste Euskalerrikoek berriz, bai eta or duzute Lertxundi’ren liburua egiaren ziñaldari. Eta zenbat kanta biotz-ukigarri? Liturgi-aro guzietarako eta zoragarriak alajaña!
Lertxundi’ren lana, aldiz, ez duzute folklore lana, berak dionez. Folklore zitekean, bainan orduan ereslariak ezingo zuen ez eresirik ez itzik aldatu. Folklorea baino gorago yo izan nai dizu bere lanean. Kantika batzu, batez ere itzak, irotuta zeuden. Itz asko utsak zenituten, eta musika aunitz ere bai. Letra ta musika oro, zearo aztertu ondoren, bear zuten egokitasunera erakarri ditu eta dagokien eineratu. Ortan lagun etorri zaizkio, itzak apaindu ta egokitzeko batikbat, olerkari euskaltzale aipatu bi, lekaretxean bere anai. Eta zañen lan ederra burutu duten! Gertatu da, ereslariak dionez, itz ederrak musika itxusiz iantziak arkitzea. Orduan berak sortu digu, bere kabuz, musika berria, euskal giro ta atxonez mamitua. Itz berriak ere sartu ditu bere bilduman. Ala ere aunitz itz garbiagotu zitzaketen gure olerkari yator biek. “Oi mirakuilu espantagarria“, dio kanta batek. Benetan “espantagarria” itza. Miragarri, arrigarri eta beste itz ugari ba dira ori baino egokiagoak. Bainan laburditarrak atxikiegi derizkiot “espantagarri” orri. Ondikotz, itz itxusi ori elizkantiketan sartu zuen apaiz… doakabea esatera nioan, bainan itz ederrik ere erabiliko zun eta bego bertan.
Neologismes’en bildur zaizkigu emengoak, bainan neologisme geigi sartu dizkigute, erderaz, gurekantiketan, ez erriak noski, apaiz ta misiolariek baizik.
Euskal irakurle musika zaleak edertasun ugari arkituko ditu Lertxundi’ren liburu zoragarrian kantika ta neurtitzetan. Benetan ezin utzizkoa idazti bikain ori. Euskadi osoan edatzea merezi luke, mami ta giartsua baita.
Paris’en 31-V-51
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres