kritiken hemeroteka

8.544 kritika

« | »

Urte guziko meza-bezperak / Nikolas Ormaetxea, "Orixe" / Garikoitz'tar Laguntzaileak, 1951

“Urte guziko meza-bezperak” Ibalan / Euzko Gogoa, 1951-11

Azkenik euskaldunai ere eldu zaigu Misal deritzan liburu osoa irakurri al izateko zoria. Benetako zorion eta adur ezin obea gañera. Jainkoaren Itza: Igarle ta Profetaren aoz entzuna; Testamentu zar eta Berriko kondaira; Ebanjelio guziak, Apostoluen idazkiak, Elizako kantu ta otoitzak. Au da: Liturjiaren ederra, eguna-egunean, jai eta aste, arotik arora emanak daude “Urte guziko meza-bezperak” liburu ederrean latiñez eta euskeraz garbi itzuliak.

Lan sakon, aundi neurriz gañekoa Orixe’k egin diguna.

Ez geunden meza-liburuz urri. Orian arte euskeraz idatzi izan dan geiena Eliza ta errelijio gaiz argitaraturiko liburuak izan dira.

Asi Mendiburu, Kardaberaz, Etcheberri, Haraneder, Axular, Tartas, Xurio, Lardizabal, eta gaur egunean ain ugari azaldu zaizkigun “Kristau-Ikasbide, “Argi-done” Mana Gozoa” abar eta abar, Jainko zaletasunez betetako esku liburu oietan dago Euskal literaturaen lorea.

Orain “Urte guziko meza-bezperak” dala-ta gallurrera iritxi gera, nere ustez. Ez bakarrik liburu ori gaiez goitarrena eta itxurez ederrenetakoa degulako, baizik mamiz eta euskerari begiratuta mugarri bat, elburu ta bide zabal eta argitsu bat erakusten dizkigulako.

Ain lan luze eta gaitza ez zezaken edozeiñek egin. Gutxik edo iñork ez gure artean Ormaetxea Nikolas Orixe’k bezain ongi.

Beraz esku onetan utzi zuten lana “Garikoitz’tar laguntzaillea’k”. Guzien gogoko liburua egitea gauza zailla zan ordea. Ondo zekin ori egilleak berak itzaurrean esaten digunez:

Urte guziko “Meza-Bezperak” euskerara biurtzeko agindu diate. Lan bearra omen da. Egia. Lan zailla era berean; ori nik dakit iñork bezain orgi. Ez du ori makurrena. Egiñalak egiñik ere, euskaldun kontetagaitz bat baiño geiago arkitu ditekela nere euskerarentzat.

Mordoilloegi ez egiteko batzuk; garbiegi ez jarduteko beste batzuk. Beraz bien arteko izkera egin bearko, zenbait aldiz mordoilloa, zenbait aldiz garbia: baiñan euskaldunik geienen buruan sartzeko diñakoa. Ori bederen egin al ba’ledi! Alde aurretik ba-dakit guzien gustorik ez dutala egingo. Ez neronenik ere, jakiña. Ontatik asi naiz: nere ta iñoren atsegiña baño geienen etekiña edo protxua geiago baita. Ez da eder beintzat gizonen izkuntzagatik Jaikoa’rena illun uztea. Ontan ez dut erantzun bearrik nai Jainkoa’rena illun uztea. Ontan ez dut erantzun berrik nai Jainkoa’ ren aurrean. Beste aldera, berriz, euskerari ere zerbait zor zaio, ta ez dut galdu begietatik asmo ori”.

Bai Orixe, zaude lasai! Lan bikaiña egin dezu, argi ta garbia. Alik eta zuzenena biurtu dezu euskerarara Jainkoa’ren Itza ta euskaldunok pozik egoteko zioak ba-ditugu. Musiñena ba’da ere. Ainbeste esaera jator, itz joku egoki, alako aberastasuna agertzen bait dizkiguzu joskera ta mintzaira osoan. Arritzekoa da latiñez ere aski illun diran adierazpenak nola ain argi euskeraz itzuli dituzun . Hymno, ereserki, Secuentia, ta abar euskeraz neurri ta puntu berean ematea txunditurik uzten gaitu. Beste edozein izakuntzetan nekez arkitu diteke obete ta zeatzako egindako itzulpenik. Nun ikasi ba-degu guziok eta jarrai bidea erakusten digu.

Guzia esateko, nik ez nituen sartuko zenbait itz: alegia “nition” nizkion ordez eta beste olako aldaketa batzuek. Akats oiek ordea gauza txikiak dira. Orain dabiltza batzuek literaturako izkelgi bakarra aukeratu bear degula-ta bidea ezin asmatuz.

Ez buru auztetan ibilli, aidiskide maiteok! Errilijio gaietan beintzat ez dezute-arkituko “Meza bezperak” liburua baiño iturri naroagorik.

Kristau soillak ezik apaiz, praile ta sermoigilleak bertan ase dezakete Jainko-egarria. Euskaldun geienentzaat uler-erreza da ta euskera txukunez jantzia: erdialdeko-Lapurdi-Gipuzkoa ta Nafarroa arteko euskera.

Ta ontan gauza bat aitortu nai dizuet: alegia, goraxeago aitatutako “klasikoak” merezimendu aundiak dituztela, baiñan nere ustez gaurko “Orixe” ta beste idazle askok euskeraz obeto egiten dutela. Zenbait tokitan euskerak galdu du: idazti-liburuetan ordea irabazi ta aurreratu du, asko gañera. “Meza-bezperak” erruz zabaldu dedilla euskal-errietan ta berak eman dakigula Jainko morrontzan eta euskaldungoan batasuna.

Beste alde liburu ederra ez-bada ba, gure “Meza-bezperak” liburua! Dotore, dotorea! paper fin, mee, urrezko ertz duna, garbi irarria. Aita Santua’ri ere bat eskeñi diote, apaiña, larru zuriz estalia.

Ez dedilla gure artean etxe edo familirik liburu ori gabe. Aldez aurretik eskatua zutenak jaso dituzte bereak; orain salgai daude beste guzientzat ta iru edo lau sal-neurritan. Amaitzeko ezin utziko ditugu berriz ere aitatu gabe liburu eder aur atera arazi duten Garikoitz-laguntzailleak. Andereño oiei ez diegu sekulan ordainduko bete duten arlo goitarra. Neskatxa zintzo oiek ongi irabazia dute gure erriaren esker on eta benetako txalo beroa. Ainbeste neke arrizko ta maitasunez osatu bait dute Jainkoarenganako ta Erriarenganko lantegi bikain ori! Gora zuek!

Azken kritikak

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak