« Poli, mutil umezurtz baten ibillaldiak | Arranegi »
Intza begietan / Klaudio Sagartzazu, "Satarka" / Graficas Valverde, 1957
Intza begietan Zeleta / Euzko Gogoa, 1958-01
Euskal-Elerti edo Literatura’ren aunditasun eta sendogarri, argitara zaigu olerki-mamitsudun idazti berri eder bat: Sagartzazu’tar Kauldi, “Satarka” ospetsuaren “Intza begietan”.
Gaiari-buruz -euskal-elertiari-buruz, alegia- lendik oarrazirik degu, lerroz-lerro, itzez-itz eta zabalkiro -irakur, “Euskera’ren Iraupena eta Euskal-Literatura’ren Aurrerapena” deritzaion idaztitxoa-, Euskal-Elertia’k ba’duala lengo ta oraingo euskal-idazle ta olerkarien bidez aberazki ornituriko arrobi aundi bat; eta etengabean aleak ematen ari zaigula, ez-dezakegu uka, aitaturiko arrobi emankor ori.
Erdal-Elertia Campoamor, Unamuno, Tagore, Salinas, Jimenez, Lorca, Hernandez, Castro eta beste gaztelar idazle ta olerkari batzuk aurrerapidetu ta gallurreratu ba’dute, gurea Etxepare, Oienart, Eixeberri, Salaberri, Zaldubi, Zarralde, Etxaun, Oxobi, Iraizeder, Lafitte, Iturriaga, Iparragirre, Xenpelar, Azkue (E.M.), Arrese-Beitia, Arana-Goiri, Arrese (E.), Otaño (J. M.), Enbeita, Eltzo, Zubigar, Zubimendi, Jauregi, Urkiaga, Lizardi, Zaitegi, Lekuona, Etxaniz, Bordari, Orixe, gaur goreztu nai-degun Sagartzazu ta beste euskal-idazle ta olerkari aipagarri batzuk arrotz-izkuntzen elerti-gallurrerañotu dutela, lotsarik gabe -zergatik ez?- esan dezakegu.
“Intza begietan “… Aurtengo Bakaldun-egun oroigarrian, Zeru’tik jetxi ba’litzakigu bezela, eskura zitzaigun azal apañez eta marraski politez jantziriko idazti naigarria. Eta atsegiñez jaso ta arretaz, urduri, irakurri degu, asi ta buka, dan-dana. Baita arduratsu tolostu ta idaztegian gorde ere, aurtzaroan gure guraso maiteak kolkoan ezarri oi-ziguten Kutuna‘ren gisa, adiskide maitagarriak, bere izki borobillaz oparo idatzitako eskeintz-itz unkigarri abek ezarririk, gogo-onez biali digun idazti aipagarria
“Nere lagun maite ta idazle
dan “Zeleta’ri,
biotz-biotzez.”
Anitz eta anitz esker, “Satarka” lagun-zar maite orri!
Gure olerkari zarraren idazti bikaña, berez mamitsua dalarik ere, oraindik mamitsuago ta gozoago egiten du Lekuona jaunak egoki ta jator ezarri dion itzaurre irakurgarriak. Idazki-agiri antzera, onela dio, ondarrabiar olerkariari: “Goiz asi ziñan zu kantari. Gazte-gaztetatik. Zure barruko sentimenak kantari. Eta oraindik ere lengo, betiko ozen eta goiztiar jarraitzen dezu zure ario zerutarrean jarrai kantari.”
Egia dio, Lekuona jaunak. Antziñako olerkaria bait’degu Satarka, ta beti zerukoi, errimintsuki ta biozkoi aritu izan dana ta jarraitzen duana.
Orain dala ogeitabi-berrogeitabost bitarteko euskal-egunkari, astekari ta aldizkarietan, maizki aurkitu oi-gendun, Eltzo, Zubigar, Jauregi eta Enbeita‘renaren inguruan, Sagartzazu’ren “Satarka” izenordea. Eta bere olerkiak, ordukoak bezela oraingoak ere, euskera garbi ta ulerterrezean tajutuak, mintzoera berdiñekoak eta arau berdiñekoak dira, aurrerago adierazi degun bezela. Edozeñek ez duan doai naigarri au, erraz somatzen degu ondarrabiar olerkariaren neurtitz-intzatsu oietan-barna. Eta gizon bezela nolakoa dan, edo nolakoa izan ditekean, bere gorputz-aundi, aurpegi-zabal, begi-urdin eta irudi-barretsuak ongina adierazten digu. Beraz, bere neurtitz-arauz osoturik, aapaldi onen bidez ager-dezakegu bere izaera egiazkoa
Satarka…
Antziñako lagun zar
kutuna,
Olerkari eztitsu
biguna;
Biotz aundiko gizona
Atsegiña, eta… on-ona;
Zaartu ta gaxotu zaiguna
Kantaka…
Ariari jarraituz, esan dezakegu: Arrese tar Emeteri’ren “Ama!” olerki maite-mintsuaren antza dutela Satarka’ren aitaturiko liburuan dakusgun neurtitzak. Begira, bere amalau olerkietako aapaldi berezi batzuk
“KRISTO GURUTZEAN”
Il zera,
Jaun ona, Jesus,
nere zoruna!…
Nigatik Zu nekatu…
Zu ziñan
Goiz argi…
Ni… ekaitza… gau illundi!
Egin dut
Pekatu…
Damu dut
Biotzez…
Arren, Jauna, barkatu!…
“ZUGANDIK URRUN”
Gau illun batean aldendu nintzan, ura bai gau beltz, larria!
Geroztik ez dut zure berririk, amatxo kutun, maitia!…
Nere izar argigarria!
Il arte etzait ez aztuko orduan nik eman nizun muxua…
Begiak negar batean neuzkan ta biotza zauritua…
Amaren azken muxua!…
Maitasun aundiz esan nizun nik: Agur, amatxo nerea,
Ta Jainkoa’ri eskatu nion zure ondoan iltzea…
Ura otoitz egitea!…
“NERE MAITEA!”
Bai-dala goian,
Polita izarra…
Izarrak dira
Zure begiak.
Izar politak!
Ta aspaldian, nik
Begi bustiak…
Beti eudia!
“GUDA ZITALA”.
Negarrez dago, etxe txokoan,
“Gaztañazpi”-ko ama gaxoa…
Atzo goizean kendu diote
Bere semetxo biotzekoa…
“IL, IL DA!”
Gaua da… ortzillun… ezin ikusi izarrak!
Itxi dira amaren begi eder, xamurrak!
Gau t’egun alege nago… ta bakarrean…
Nik ez dut maiterik nere aldamenean!…
“ONDARRABIA”.
Agur, nere erri zar, Ondarrabia…
Agur, Ama on eta maite-maitia
Biotz-barruan
Gorderik dedan
Maitasun sutsu eta anitz garbia,
Ziñez agertu nai-dizut gaur bertan
Itz neurtu, gozo ta eztitsuetan.
“ILKO NAIZ ELURRETAN”.
Juan zan nere maitea,
Aldendu zan aiezka…
Geroztik gau eta egun
Beti aren galdezka…
Birdur naiz il ote-dan;
Auxen da nere kezka!
Alkarrekin giñanean,
Oi, nere zoriona
Biotzez laztantzen giñan,
Ura zan maitasuna!
Pozik igarotzen nun
Gaua eta eguna.
“AMAREN NEGAR-MARRASKA”.
Gotzontxu samur, eder, polita,
Usaidun lore gorrizta;
Zergatik esan dute il zerala,
Alaba maite, laztana?…
Zu zera, bai, zu, nere zoruna,
Usotxo ponpox-kuttuna.
“ZU, NESKA GAZTE”.
Zu, neska gazte,
Euskaldun lore
Jaioterritik
Aldegin nai dezula-ta…
Gau t’egun or zabiltz ergel.
Kilikari, txoraturik…
“LORETXO GAXOA”.
Negarrez dago
Neskatxa…
Berekin dauka
Minkaitza!
Len gazte ziñala,
Zurekin argia.
Udaberri ziñan,
Ta usai gozodun lilia.
“URRETXINDORRAREN ERIOTZA”.
Kanta-kantari gogoz ari da aspaldian
Txindorra, nere baratzako zuaztian.
Udaberria da… bañan aurten urrutian…
Eguzkirik ez, eta otza gure lurrian.
Txori gaxoa!… Oi! belar gañean illik!
Negar egin dut samintasunez beterik!
“UDABERRIAN…”
Juan dira urrun
Negu txarreko-odei ain beltzak…
Orain ortzea
Urdin, txit argi ta eder dago.
Itxas-aundia
Baketsu, ixilik, lo gozoan lo…
Oi, zeñen apain
Ostoz jantziak nun-nai zugatzak!…
“ODOLETAN”.
Udazkena zan…
Anitz maite
Nuan larrosa
Igartu zan!…
Orain neretzat
Arantza…
Zorrotzak…
Ta arantzak
Zulatu
Didate…
Biotza!…
Odoletan blei
Nere gorputza!!!
Eta azkenik:
“INTZA BEGIETAN”.
Amatxo bat ba-nuen
Eder eta ona;
Bera bai-zan egizko n
ere zoriona.
Egun batean il zan,
Uxo bat bezela;
Geroztik argirik ez, neretzat illuna.
Olako itz-neurtu gozo ta mamitsuduna dezu, irakurlea, Satarka’k negarrez osotu, Lekuona jaunak itzaurre-bidez sendotu, Aialde’k marraski apañez ornitu ta Valverde Argitaldaria’k dotore irarririk, argitara dan “Intza begietan ” deritzan liburu irakurgarria.
Ezazula utzi, euskaltzalea, berialaxe, gaur bertan, bigarko utzi gabe, erosi, irakurri ta zure idaztegian gorde gabe. Ez dezu noiz-nai pitxi atsegiñagorik eskuratzeko aukerarik izango. Ez orixe bere gain artzen du berak idatziaren erantzukizuna: ontaz, zuzendariak bere burua xuritzen du bein betiko.
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Asier Urkiza
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Nagore Fernandez
Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Joxe Aldasoro
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Mikel Asurmendi
Rifqa
Mohammed el-Kurd
Irati Majuelo
Loak ezkutatzen duena
Patxi Zubizarreta
Aiora Sampedro
Gari eta goroldiozko
Anari Alberdi Santesteban
Mikel Asurmendi
Itsaso amniotikoa
Oihane Jaka
Asier Urkiza
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon / Piszifaktoria Ideien Laborategia
Nagore Fernandez
Gurpilak
Eztizen Artola Iturrate
Jon Jimenez
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Hasier Rekondo
Detaile xume bat
Adania Shibli
Irati Majuelo
Barkamena existituko balitz bezala
Mariana Travacio
Ainhoa Aldazabal Gallastegui