« Fr. Juan esku-legorra | Intza begietan »
Poli, mutil umezurtz baten ibillaldiak / Augustin Anabitarte / Itxaropena, 1958
Poli, mutil umezurtz baten ibillaldiak Luis Mitxelena / Egan, 1958
Euskal eleberrigileetan gehiena, xuberotarrek dioten bezala, dugun Anabitarte jauna agertu zaigu berriz ere plazara, zori onean, Usauri eta Donostiaren hurren hirugarrena den irakurgai honekin. Luzaroko ixilaldiak ez dio batere etorria urritu ez eztarria moteldu.
Poli, Donostiako kaieko umezurtz bihurria, itsasora darama egileak, ihes egiteko aitzakiarekin bada ere. Itsasertzean jaioa izanik maite baitu itsasoa, Patrones y capitanes de yate argitara berria duen egileak bezalaxe. Gero, lehorreraturik, lehengo ezinegonak berak darabilelako edo, komeriante batzuekin abiatzen zaigu berriz Nafarro-Gipuzkoetan barrena. Ez, ordea, luzarorako. Etxateilapeko egonaren gozoa labur bederen ezagutua duelarik, ez zaio gehiago ahaztuko. Eta, emazte eta etxearen jabe egin ondoren ere, ez du Elizondon etsiko. Ezin baitaiteke izan, ez sortzailearentzat ez bere umearentzat, Paradisuaren antzekorik lur honetan, Donostian izan ezik, eta kai inguruan inolaz ere.
Irakurgai honek ez darabil auzi larririk: ez du inoren gogorik kezkatuko, ezta bihotzik erdiratuko ere. Ez da beharrik ere. Bere bidetik dabil egilea, kontakizun arin, otxan eta jostarien bidetik. Eskubide osoa du, jakina, eta gure arteko irakurlerik gehienek ez diote noski horregatik kargurik hartuko.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi