« Gure patroi aundia | Arranegi »
Fray Juan esku-legorra / J.L. Martin Descalzo (Imanol Unzurrunzaga) / Itxaropena, 1957
Fr. Juan esku-legorra E. Tolosa / Euzko Gogoa, 1957-07
Lentxeago asitako sallean, oraingo au boskarrena degu. Ongi etorri!! Euskera’ren barrutian gutxirik bein ere ez diteke izan.
Idaztitxo auetakoak pillaka erosten ditun bat dazagut; eta, aretxek eman zidan “Esku-legorra” au. Neri bezela beste askori ere emango dizkielakoa aitortu zidan. Orrelako asko ba’genitu, idaztitxo auen irartaldi bakoitza laister litzake aitua.
“Mutil bat gutxiago dantzan” deritzanaren berri ematerakoan, gure oyartzuar Lekuona’tar Imanol yatorrari yalki zitzazkion aolkuak gogoan izan ditu, nola nai ere, “Esku-legorra” onen idazleak. Ala ere, lerro bakoitza zeatz-zeatz begiratuz gero, zerbait arki liteke: uxkeri bat edo beste bakarrik. Auxe, bat: Aldareko loreak bezela, ixil-ixillik Ama Birjiñarentzat usai goxoa zerion bizitza… Onela bear luke, noski: Aldareko loreai bezela, ixil-ixillik Ama Birjiñarentzat usai gogoa zerion bizitza. Izena ere… ez dakit, ba!! Esku-igarra ez ote litzake garbigo eta euskerago? Olabide’k, Mk. 3, lenengo txatalean esku-igar dio. Neri beintzat, len-lenengoz idaztitxoaren azalean “Legorra” irakurri orduko, lekaide esku-zimurren baten goraberak izango ote ziran gogoratu zitzaidan.
Asis’ko Beartsutxo’aren semeak, zerion-agurrak esku betean yasoko dituzte. Dagitena txit lan bikaña bait-da. Biyoazkie nereak ere!!
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui