kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Kafea hartzen Iruñean / Robert Laxalt (Xabier Mendiguren) / Elkar, 1986

Kafea hartzea Iruñean: ongi moldaturiko kontakizuna Jon Kortazar / Eguna, 1987-01-22

Elkar argitaletxeak, Xabier Mendigurenen itzulpenean, plazaratu berria duen Robert Laxalten Kafea hartzen Iruñean, batez ere gustora irakurtzen den kontakizuna da.

Euskal Herriarekin baino gehiago, Euskal Herriaren irudi topifikatu eta folklorikoarekin topo egingo nuelakoaren prebentzioz hasi nintzen nobela irakurtzen, baina narrazioak aurrera egin ahala, haiek deuseztatu zizkidan Laxalten kontatzeko erak.

Egia bada erromantizismo batek osaturiko irudiaren urratsak geratzen direla nobelan (txiroen harrotasuna txirotasuna eramateko orduan; lagun arteko fideltasuna; euskal azoken ohitura koadroak), ez da egi laburrago tipismo bigarren mailarako, ekintza nagusiaren adornurako utzi dituela idazleak.

Hari nagusia da, izan ere, nobelaren matazaren irakurle harrapatzaile zuzenena. Robert Laxaltek kontatzen daki. Nabaritzen dira ofizio ongi ezagutuaren trazak. Ekintza girotze-orduan (ez horrenbeste deskripzioetan, argiago beti ere gertatuko denaren susmoa ereiten hasterakoan) erakusten du bere eskuaren tinkotasuna.

Gaia, kontrabanduaren inguruan moldatua, infernurantzako bidaia bat izan da, gizon baten hondoratzea. Eta jakinmina pizteko erne ibili bazaigu idazlea, ez da bare geratu bukaera harrigarria asmatzerakoan. Amaiera eszeptikoa, ezkorra, naturalista, irakurlearen buruan gera zitezkeen folklore oihartzunak betirako ezabatzen dituena.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak