kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Joxemi / Pablo Sastre / Susa, 1986

Joxemi Mikel Mendizabal / Argia, 1987-01-25

Atseginak Susa aldizkariak atera berri dituen bi nobelak. Lehenengoan, Joxemi, buruan dituen zenbait helburuengatik, dena baztertzea erabakitzen duen gazte bat dugu. Bere ideala, gure herrian zapalkuntza eta inperialismoa borrokatzea da; Euskal Herriko independientzia lortu eta munduko beste herri zapalduekin solidarioa izan dadila. Honela, Joxemi eta Luis bere lagun mina, Euskadin urte pila daramazkien gailego bat, hego Ameriketara joatea erabakitzen dute, pixkana-pixkana bere estratejia armatua aurrera eramateko. Autoreak, protagonistaren bidez, munduko herri zanpatu ezberdinak erakusten dizkigu, hego Amerika, Vietnam… bertako arazo politiko-sozialak azalduz. Herrien pobrezia, gizarte kapitalista krudelak, hizkuntza eta kultura zapalkuntzak, e.a.

Liburu hau politika nobela izatez aparte, Sastrek ez ditu abentura alde batera utzi dena gora-beheraz beteta agertzen bait zaigu. Idazkeraren tratamenduan, lexiko mailan gaztelerara joateko duen tendentzia ikaragarria da; eta hau ez da hitz tekniko edo modernotan gertatzen, baizik eta gure hizkuntzako jatorrizko euskal hitz eta espresio pila aipatzean. Gure hizkuntzak dituen hitz asko ez ditu kontuan hartzen Sastrek, nobela hontan behintzat. Dena dela ezaugarri hau baztertuz, ez dago non aspertzerik bere azken nobela hontan.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak