kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Saturno / Arantxa Urretabizkaia / Erein, 1987

Arkeroak beti jotzen du bi aldiz Jon Kortazar / Eguna, 1987-06-11

Ez dakit A. Urretabizkaiaren azken nobelak, “Saturno”k, dianan jo duen ala ez. Beste zerbait dut gaur solasgai.

Nobela hau Urretabizkaiaren ohizko bideetatik abiaturikoa dugu. Hiru moldabidek jartzen gaituzte irakurketaren aurrean. Igaro denborak ahazturik, Urretabizkaiaren narratibagintzak atsegin du gaurkoetan. Eta nobelek, erromantzeeek ez bezala, nahitanahiez jarraitu behar dute anbizio nagusi hau. Idazten den uneko aroa hesitzea eta mugatzea da nobelaren asmoa. Fikzioaren bitartez idazleak bizi duen mundua erretratatzea.

Bigarrenez, pertsonaien psikologia eskuratzeko ahaleginetan ari zaigu nobela. Agian, nahiko planoa irten arren ere, psikologi-nobelaren ildotik agerturiko entsegua dugu “Saturno”. Gizon baten bame-mundua ulertzen saiatu da idazlea, eta horren bidez subjetibitatearen mundurako bideak zabaltzen.

Eta bukatzeko, nola ez ba!, Saturno nobela afektibitateaz ari da. Hauxe da gai nagusia nobelan, afektibitate mundua nola lortu, ala gerokoaren gerokoaz, nola ez den lortu; berdin zait zein den definizio zehatza.

Tratamentua oso minimala da. Errealitatearei detaile niminoez eta hoien oihartzun indarrez konfiantza jarririk sorturiko fikzioa. Batzuetan errealismo xumeegia da, sinestezina bihurtu arte —ontziko bizitza adibidez— baina besteetan Ameriketako errealismo zakarra gogorarazi dit nobelak

Onartu behar dut gaia ez dela borondate baten inguruan sortua, juxtu aldrebesetan sortua baino, borondate faltan, alegia. Lehendabizi Saturno ikusteko irrikan dagoen gizonak poster batekin beteko ditu laster bere asmoak. Jaiskera baten istorioa, irristatuz jausten ari den gizon batena. Erabaki sendorik hartzeko gai ez den Luis Mariren bizitza kontatzeko orduan gogorik ez duen estiloaren antzekoa erabili du Arantzak. Ederra bere xinpletasunean —nahiz eta noizbait gramatikak huts eta utziarena egin— pertsonaiari hain ongi moldatzen zaion nekadura-inpresioa sortu arte.

Sujerentziaren indarrean larregi sinistu duela Urretabizkaiak esango nuke. Euskal literaturaren historian idatzi den nobelanik onena ez bada ere, “Zergatik panpox”en liluraz dindilixka geratu ginenoi Arkeruak beti jotzen duela bi aldiz frogatu digu Arantxak.

Eguna, 87-06-11



www.susa-literatura.eus



Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak