« “Uhin berri”, Juan San Martin | Uhin berri »
Poemagintza / Ibon Sarasola / Lur, 1969
Ibon Sarasolaren “Poemagintza” dala ta zenbait eritxi Eñaut Zotaleta / Anaitasuna, 1970-02-28
Artu barria dot “Lur” editorial etxearen azkenengo alea. Oraingoan, Ibon gaztearen lana azaldu gura izan deusku. “Poemagintza”, bere izena. Ez da nire asmoa haren poesia aztertzea. Halan ta guztiz bere, txalogarria poesia arloan Ibonen bide barriak irigi nahia. Bildur naiz, barriegiak izanik, askori gutxi esango ote deutseen. Esplika nadin.
“Lur” editorialaren asmoa, euskaldun guztiokana eltzea izango da nonbait. Egia esan; orainarteko liburuekin lortu dauala uste dot elburu hori. Baina ale barri hori, euskaldunon arteko minoria batentzat egina dalakoan nago. Minoria horrek lehendik bere ezagutzen dauala uste dot Ibon. Besteak lehen bezala jarraituko dabe aurki. Espriu ez dabe katalandar guztiak ulertuko, nire eritxian. Horregaitik Espriuk ez dau itxiko bere poesigintzea. Baina konpara daiguzan katalandarren kultura bideak eta gureak. Alde aundia aurkituko dogu, hareen mesederako. Danok dakigu euskal liburuak banaka ateratzen dirala. Gauza okerra litzake, urritasun hori ikusita, minoria batentzat egina izatea. Baina izan gaitezan praktikoak; bestela Ibonen lana, alferrikakoa izango da eta liburutegiko zokoren batean sitsak joko dau.
“Gaur eguneko herriak
ene hitzak onartzen ez
baditu,
biharkoari mintzatuko
naiz edo
etzikoari”.
Poetak, ulergatxak izan dira historian zehar. Begira zer inoan Lamartine-k:
“Gemir, pleurer, prier est également lâche.
Fais énergiquement ta longue et lourde tâche
dans la voie on le sort a voulu tappeler,
puis, après, comme moi, soufre et meurs sans parler”.
(Hiretzat, Ibon)
Euskalerrian horixe berori gertatu jako Iboneri, zoritxarrez. “Biharkoari mintzatuko naiz, edo etzikoari”. Ibon, beranduegi ez al da izango? Frantzian, Rimbaud-en aurretik bere, kultura errime bat egoan. Euskalerrian ez daukagu oraindino. Gaur eta hemen bizi gara; beraz, ekin gaurko ta hemengoari.
Eskari bat egin nahi neuskioe “Lur” editorialekoei: begira pixka bat praktikotasunari. Bestela, Ibonen “realismoa” utsean geldituko da ta. Beharrezkoa dogu poesia. Baina ez ote dogu aurreragokorik euskal kulturan?
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi