« Ibon Sarasolaren “Poemagintza” dala ta zenbait eritxi | Aldous Huxley-ren Brave new world nobelaren itzulpenari buruz »
Uhin berri / Juan San Martin / GAK, 1969
Uhin berri J. Elortza / Anaitasuna, 1970-03-15
Guztiz argitaratu barria ez izan arren, barritzat jo geinke Juan San Martinek atondu deuskun “Uhin Berri” bildumea. Atontzaileak dinoanez, garai bakoitzari berea dagokio, ta gure azken garai zaratatsu honek be merezi eban bere oihartzuna poesia sailean. Ogei ta bost olerkari gazte dira, bilduma honetan agertzen diranak. San Martinek jarri dituan urte mugak zehatzak dira: 1964 ezkero agertu diran poemak, ta 1930 baino geroago jaiotako olerkarienak. Dakien danak dakien lez, 1964-ko urte hori jartzen da, hain zuzen be, gizaldi edo belaunaldi barri baten ezaugarri bezala. Urte honetan Arestiren “Harri ta Herri” ta Zeruko Argia-ko “Gazte naiz” orrialdea agertu baitziran. Ta euskal adar gazte honek frutuak emon dituanik ezin ukatu. Ez dira, beharbada, danen gustukoak izango; baina euskal literatura arloak (poesiak batez be) artu dauan astindua, nabarmena da. Geroak esango deusku zenbaterainoko arrastoa utziko dauan. Dana dala, azken bost urte honeetako poemagintzeak gerorako seinale berezia lagako dauala uste dogu.
Baina gure literaturazko emoitzak berez oso aberatsak ez badira, euren pobretasunean urriago agertzen jakuz, gehienetan argitaratzailerik aurkitzen ez dabelako. Liburu honetan agertzen diran poema gehienekin, horixe jazoten zan. Batzuek liburuetan argia ikusi baeben be, gehienak aldizkarietan sakabanatuta edo, oraindino okerrago, argitara emon barik egozan. San Maritnen lana, utsune hau betetzera etorri jaku.
Ta poeta barri honeek zek batzen ditu? Zer dabe lokarri ezaugarritzat? Idaztankera, estiloa? Ez horixe. Euren artean gutxienez iru edo lau jokera ezbardin ikusten dira. Halan ta guztiz be, batugarri batzuek ba daukez. Azalari begiratuta, gehienak lehengo poesia-neurri estuetatik iges egin nahi dabela dirudi, bide zabalagoak aurkitu guran edo. Maminari buruz, ostera, gutxi edo asko, gure erriaren oraingo egoereari erantzun jator bat emoten edo bizibeharraren arazo sakonen itaunei ihardesten saiatu dirala esango geunke. Horixe da, batez be, batasun itxura bat emoten deutsena.
Beharbada, poema gutxiegi dira poeta bakoitzaren balioa ikusteko; ta batzuetan, euren osotasunetik etenda balegoz lez, borobiltasuna galtzen dabela emoten dabe. Baina ondo dakigu zelango diru eragozpenak eta bestelako arazoak sortzen dituan holako eginbeharrak.
Bestalde San Martin bera itz-lauz be antzeko bilduma bat egiteko dala, atseginez jakin dogu. Izan be, prosa aldetik, azkenengo urte honeetan pausu arrigarriak emon baditugu be (nobelagintzan batez be), oraindik asko aurreratu beharra dogu. Beraz, Juanito, zain geratzen gara.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi