« Gizartea eta parasozialismoa | Hitzak ebakitzean – (Poemak I) »
Euskaldun berriEKIN EUSKARAZ / Askoren artean / Cinsa, 1975
Euskaldun berriekin euskaraz Ramon Garai / Anaitasuna, 1976-03-01
Joan den urteari bukaera eta urte jaioberriari hasera bikaina emanez, hara non heltzen zaigun liburu irakurterraz hau. Inkesta modura moldatua, bertan, hainbat ahalegin, izerdi eta lanez beren buruak euskaldun bihurtu duten herkide batzuren eritziak agertzen dira. Hitzaurrean esaten denez, ” moeta, maila eta ideologia guztietako euskaldun ikasitakoengana zuzendu ginen “, baina, ” deituak izan diren guztiek ez dute erantzun nahi ukan “. Modu honetan, liburuan 31 euskaldunen eritzi eta bizitz gorabeherak azaltzen dira. Horrela, liburu osoa kritikatzea oso lan zaila dateke, inkestatu bakoitzaren erantzunak banan banan aztertu beharko bailirateke. Eta, egia esan, batzurenek merezi dute azterketa sakona egitea. Dena dela, harrigarria da zenbait punturi buruz agertzen den erizkidetasuna, eta, edozela ere, horrek zerbait adierazi nahi du.
Kritika egiteko, moldatzaileen lana hartuko dut kritikagaitzat, beroriek izan baitira, liburu hau posibie bihurtzeko baldintzak antolatu eta prestatu dituztenak. Eta zatika abiatuko naiz.
Hasteko, moldatzaileek errespetatu egin dituzte inkestatuen lanak. Eta hau ez da guti, bai baitakigu, behin baino gehiagotan haiekin bat ez datozela. Horretaz, honela dio, 33. horrialdean datorren oharrak: “Textu guztiak, bidali dizkiguten eran ematen ditugu argitera, bakoitzaren gustu, joera eta idatz tankera bereziaren lekuko gisa “. Euskaldunok elkar errespetatuz baino ezin egin dezakegula aurrerantz uste dudalarik, poztu egiten nauen puntua da hori.
Moldatzaileek ardura bereziz aukeratu izan dituzte sarrera emateko hitzak, liburuaren izenburua eta hitzatzea. Aukeratuak ezin egokiago eta zorrotzago direla esatera ausartuko naiz. Eta jakingarri direlakoan, haien aipamena eginen dut hemen.
Sarrera gisa datozen Arturo Kanpionen hitzek, euskaldun guztioi pentsa erazi egin beharko liguketela uste dut. Honela zioen Kanpionek: “Orduan lotsatu egin nintzen zainetan euskaldun odola eramateaz eta euskaldunen jatorrizko hizkuntza ez jakiteaz “. Era berean, harrigarri dateke 1636. urtean Klaberiak eginiko bertsoa ( liburuaren hitzatzerako aukeratua)
Liburuaren tituluaz eta azalaz, zer esan? Liburuaren azalak sinbologia sakona darama barnean. Bertan, denboraren etorriaz erdal eta euskal textuen leku hartzea adierazi nahi da. Behe aldean —hau da, iragan aldietan— erdaraz gehiena; goi aidean, aldiz, —hots, etorkizunean— euskaraz gehiena. Horrela ailitz! Bestalde, titulua hiruzpalau eratara irakur daiteke, guztiak ongi neurtuak: “euskaldunekin euskaraz”, “euskaldun berriekin euskaraz” eta “euskaldun berri, ekin euskaraz “. Edozela ere, titulu honek beste liburu bat dakarkigu burura, erdaraz idatzia berau: Hablando con los vascos, izenekoa hain zuzen. Eta honi kontrajartzen zaion bestelako tesi baten defendatzaile dela ematen du. Azken urteotan asko eztabaidatu da puntu hau, eta moldatzailetariko bat, Xabier Kintana prezeski, gora eta behera aritu izan da eta ari da, euskal gaietaz erdaraz idazteko jokarnodua kritikatuz; eta liburu honetan ezin esan daiteke, exenpluz predikatzen ez duenik.
Lot nakion orain hitzaurrearen aipatzeari, moldatzaileek deituriko “hitzaurre-manifestu gisakoaren” aipatzeari. Axularrek Gero liburuaren sarreran erabiltzen duen moduaren analogia batez hasten da hitzaurrea, eta berau sei puntutan zatitua dago.
Lehen zatian euskaldun “berrien” historiaz ari dira, zenbait euskal idazleren izenak aipatuz.
Bigarrenean, euskaldun hitzari bere jatorrizko esangura itzuli nahiz, eta euzkotar hitzaren eta beronek adierazten duen kontzeptuaren aurka ari dira. Horrekin batera “euskararen ikasi-ezintasuna” delako mitoaren sorrera aztertzen dute (gaingiroki), eta haren aurka gogor egiten dute. Mito honen eta euzkotar hitzaren arteko lotura nolabait ezartzen delarik, puntu hau oso eztabaidatua izanen delakoan nago.
Hirugarren kapituluan euskalduntasunaren dinamika aztertzen dute moldatzaileek. Ene eritziz, bertan agertzen dira pentsabiderik mamitsuenak.
Esaten dutenez, guztion euskalduntasunak “berronespen positibo eta kontziente bat behar du, iraunen badu bederen”. Eta aurrerago, “gaur egun euskara ez jakitea Euskal Herrian jadanik kulturarik ezaren ezagugarria bat da sektore askotan, eta zenbait buruzagi herritar publikoki lotsarazteko aski motibo ere bai”. Honela hainbat harrikada jaurtikitzen dira izenik aipatzeke, baina interesatuek ulertzeko moduan. Zer esanik ez, bai hitzaurrean eta bai inkestari egin zaizkion erantzunetan, behin baino gehiagotan lerroartean irakurtzen jakin behar da. Horretan euskaldunok ariketa asko eginik dugunez, ez dut uste betaurrekoren premiarik izanen dugunik.
Laugarren puntuan eta euskaldun berri delakoaren adjektiboaren diskriminatasuna salhatu eta arbuiatu ondoren, euskaldun ikasien pentsaera berriaz ari dira. Kapitulu honetan, euskaldun ikasiek ekarritako indar berritzea zertan datzan aztertzen dute, zenbait alderdi on eta txar aipatuz.
Bostgarrenean, euskaldun hauek euskal literatura modernoan ukan duten eragina aztertzen dute arinki. Ni neu harriturik geratu naiz, egia esan, ez bainuen horrelako usterik, eta pozgarri eta esperantzagarri gertatu zaidala esan behar dut. Lizardiren aipamena, gehien hunkitu nauena izan da, bertan euskaldun askoren kasua ikusten bainuen isladaturik. Ba dira euskaldun asko, neu ere nolabait barnean nagoela, “ttikitan euskara jakin, mutikotan erdi ahantzi eta gaztetan berriz ere eskuratu ” dutenak. Erdi ahantze hori bortxa erazi duten kau sen artean, Euskal Herrian egonik erdalkiro aritu izan diren eskola-ikastetxeen eragina ez dateke makala. Eta horregatik, hamabost-hogei ta hamar urte bitartean, erdipurdiko hainbat euskaldun dago euskal herrietan. Lizardiren exenpluari jarraikiz, horik guztiok euskararen aide bihurtuz eta euskal arloan osatuz, etorkizunean bestelakoa izan daiteke gure egoera. Horik euskararako galduz, ordea, gure egoera okerragora lihoake. Alfabeetatze kanpainek ba dukete horretaz lanik!
Etxepareren antzera, Sautrela izeneko kapituluaz bukatzen da hitzaurrea. Modu poetikoz dagoela, oso atsegin handia hartu dut hori irakurtzean.
Liburu honek, dudarik gabe, hainbat pentsabide emango du. Euskaldunontzat zirikatzaile eta lan hoberen egiteko akuilatzaile izan behar duela uste dut. Euskaldun hauen bultzadaz, euskarari berronespena ematera saiatu behar dugu. Euskara idazteko, sakontzeko, erabiltzeko, bizitzeko erantzunkizuna erakutsi digute X. Kintana eta J. Tobar adiskideek. Eskerrak eman beharko dizkiegu guttienez, orain arte bezala “gure herria gero eta Euskalago, gero eta Herriago egiten”, lanean iraun dezatela erregutuz.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres